Poliki-poliki, hezkuntzaren jabegabetzeari lotutako euskarazko bideoak pilatzen gabiltza, eztabaidarako lehen bideo-zirriborroa osatzeko.
Hori dela eta, erreprodukzio-zerrenda sortu dugu youtube-n, euskarazko bideo hauek denak jarraian ikusteko edo errazago topatzeko. Interesgarria izan daitekeen beste bideoren bat ezagutzen baduzu edo egin baduzu, abixatu, zerrendara gehitzeko!
Jabegabetzea ("desempoderamiento") boterea beherago daudenenganantz uztea besterik ez da, boterea erabiltzeari uko egitea, gizarte eta natura ingurunearekin harmonian, eraikitze kolektiboa erraztuko duena. Botere uzte hori bizitzaren edozein esparrutan izan daiteke, banakoarena zein kolektiboa.
2015(e)ko otsailaren 20(a), ostirala
2015(e)ko otsailaren 19(a), osteguna
Jabegabetzearen zutabeak
Jabegabetzea boterea beherago daudenenganantz uztea besterik ez da, boterea erabiltzeari uko egitea, gizarte eta natura ingurunearekin harmonian, eraikitze kolektiboa erraztuko duena. Botere uzte hori bizitzaren edozein esparrutan izan daiteke (familia harremanetan, lagunartean, lanean, elkartasunean...), banakoarena izan daiteke (ni aita/ama/seme/alaba... gisa, ni adiskide gisa, ni nagusi gisa, ni irakasle gisa, mediku, funtzionario, aktibista gisa...), kolektiboa izan daiteke (EZLNk 2000 urtean bideratu zuena, mugimendu politiko bihurtu zenean, alegia, gudalostearen boterea utziz Chiapaseko herriek euren oraina eta geroa kolektiboki eraikitzea errazteko: Mundu Berria).
Jabegabetzea hobeto ulertzeko, elkarren orekan dauden zortzi zutabetan oinarrituta irudikatu beharko genuke (eta beharbada oreka ezegonkorrean prozesuan zehar...):
Zaintzak lantzeko, honako testuinguru eta bizipen hauek hartu behar ditugu kontuan: interesik eza eta axolagabekeria/zaintza aurkaritza; beharrak eta asebetetzeko erak: asebetetzaileak; pobrezia-erak; emakume zein gizonek duten femeninoak duen balioa nabarmentzea; zaintza integrala ingurune sozial eta naturalean ulertuta eta kontsumoarekin aurkaritzan.
Askatasuna lantzeko, honako kontzeptu eta bizipen hauek hartu behar ditugu kontuan: kontsentsu/disentsu dualtasuna, jabetza pribatua; bio-boterea; mundu berria askatzea; komunaren gaia; Ikuskizuna eta Boterea; izatea versus eraikitze kolektiboa; egotea eta ulerkortasunaren etika.
Eraikitze kolektiboa lantzeko, ondorengo kontzeptuak eta bizipenak hartu behar ditugu kontuan: hezkuntza bankarioa versus hezkuntza kritiko-dialogikoa; kontsumoaren gizartea; esperientziaren bitartekaritza, gu-aren apelazioa; partekatzea eta ez direla existitzen a prioriak.
Konfiantza lantzeko, honako kontzeptu eta bizipen hauek hartu behar ditugu kontuan: rolen segurtasuna apurtzea: Gizona, Emakumea eta Haurra; antsietatea eta zalantzaren koloka; harremana versus zeregina; sormena sustatzea; elkar ulertzea; bizikidetasuna; ez banantzea sentitzea, egitea eta pentsatzea; sentitze, egite eta pentsatzeen transferentzia.
Bigarren unean taldeen arteko eraikitze kolektiboa gertatzen da, hirugarren unean alde batetik elkarren arteko beharra indartzen da eta bestetik, behar hori desegiten doa autonomia sortzearekin batera. Talde horretan edo taldeen artean dauden dinamiken arabera, laugarren unean garrantzitsuagoa izango da elkarren arteko beharra eraikitzen segitzea, edo gauza berriak sortzea autonomiatik abiatuta (kurubil sortzaile horretan elkarren arteko behar berriak sortuz beste talde batzuekin edo talde ber-berekin espazio eta denbora desberdinetan).
Elkarren arteko beharra eta autonomia lantzeko, honako kontzeptu eta bizipen hauek hartu behar ditugu kontuan: elkarren arteko beharra versus norberekoikeria18; errepikapen sortzailea; harreman horizontalak; egoeraren araberako lidergoak; egunerokotasuna eta ziurtasuna-ziurgabetasuna.
Aldous Huxley (1932), Un Mundo Feliz.
Bizipoza partekatzen den emozioa da, sentitze/pentsatze/egite egoera bat gizartea eraldatzerantz bultzatzen duena. Zentzumenak zabaltzen dituen egoera da, ulerkortasuna, partekatzea eta eraikitze kolektiboa errazten duena. Arau sozialetatik edo arau alternatiboetatik askatzen gaitu eta ondorioz, conduit-etik, eta horrela errazten du agertoki berriak sortzea...., konfiantzazkoak, jolas eta esperimentaziokoak, arauetara makurtzen ez direnak. Bizipozak zabaltzen du itxi gabe, conduit-a errazten duen itxitura hori irekitzen du, irekitzeko irekitzen da, disentsuak ezagutzeko eta euretatik abiatuta eraiki ahal izateko.
Bizipoza lantzeko, honako kontzeptu eta bizipen hauek hartu behar ditugu kontuan: zoriontasuna versus bizipoza; antolaketa herrikoia sustatzen du; barrea eta bere sustatzaileak: jan-edana, maitasuna-sexualitatea eta erakunde aurkako bortizkeria – berdinen gizartea. Badirudi izatea desitxuratzen duela eta egotea bere osotasunean eragiten duela.
Desazkundea lantzeko, honako kontzeptu eta bizipen hauek hartu behar ditugu kontuan: desazkundea versus Aurrerapena, Hazkundea, Kontsumismoa, Zoriontasuna. Baliabide komun eta naturalekiko jarrera predatzailea bertan behera utzi; Elkarrekikotasuna, berbanaketa, plangintza eta autarkia sustatzen du eta publizitateari, kredituari eta iraungitzeari aurre egiten dio.
Itxaropena lantzeko, honako kontzeptu eta bizipen hauek hartu behar ditugu kontuan: itxaropena versus itxaropen pasiboa eta sakrifiziozkoa; larritasunaren, desesperazioaren eta itxaropen gabeziaren kontrako kontzeptua da; amets egitera gonbidatzen gaitu eta ustekabekoaren eta ezinezkoaren agerpenerantz askatasunez irekitzera.
Gehiago irakurtzeko: http://ilusionismosocial.org/mod/resource/view.php?id=619
"El Desempoderamiento. Viviendo la construcción de un nuevo mundo sin poder",
Javier Encinak eta María Ángeles Ávila (2014) "Autogestión de la vida cotidiana" bildumaren barruan argitaratua. Sevilla (Andaluzia)
Material honek duen berezitasun bat da eztabaidarako abiapuntu bat dela, eta berez ideiak eta proposamenak biltzen ditu baina itxi gabe, eta horrela irakurleei aukera zabaltzen die euren posizioa hartzeko, ideiak modu askotan interpretatzeko, testuak berreraiki eta bersortzeko eta modu teorikoan lantzearekin batera, ideiak eguneroko bizipenekin erlazionatzeko. Alegia, material konplexua eta aldi berean, xumea.
Jabegabetzea hobeto ulertzeko, elkarren orekan dauden zortzi zutabetan oinarrituta irudikatu beharko genuke (eta beharbada oreka ezegonkorrean prozesuan zehar...):
1.- Zaintzak
Zaintzak praktika-multzo bat dira talde edo mugimenduaren beharrei erantzuteko asebetetzaileak identifikatu eta elkarrekin eraikitzea errazten dutenak.Zaintzak lantzeko, honako testuinguru eta bizipen hauek hartu behar ditugu kontuan: interesik eza eta axolagabekeria/zaintza aurkaritza; beharrak eta asebetetzeko erak: asebetetzaileak; pobrezia-erak; emakume zein gizonek duten femeninoak duen balioa nabarmentzea; zaintza integrala ingurune sozial eta naturalean ulertuta eta kontsumoarekin aurkaritzan.
2.- Askatasuna
Mundua modu ikusezinean eraldatzen ari diren mugimenduen askatasuna ez da kontsentsuak eragiteko askatasuna, disentsuaren askatasuna baizik (eramana sentitzearen izua eta depresioa apurtzen duena). Ikusezin bihurtu behar dugu, printzipio etiko bihurtutako elkar ulertzean oinarritzen den disentsuaren askatasuna zabaldu, dibertsitate soziala eta naturala da mundu hau eraldatzeko beharrezkoa den aberaste kolektiboa errazten duena. Gaur bertan bizitzen hasi nahi dugun Mundu Berri hori askatuz...Askatasuna lantzeko, honako kontzeptu eta bizipen hauek hartu behar ditugu kontuan: kontsentsu/disentsu dualtasuna, jabetza pribatua; bio-boterea; mundu berria askatzea; komunaren gaia; Ikuskizuna eta Boterea; izatea versus eraikitze kolektiboa; egotea eta ulerkortasunaren etika.
3.- Eraikitze Kolektiboa
Ez gara izaki isolatuak, besteekin harremanetan bizi gara eta etengabe ari gara gure egoteko era eta gure ideiak aldatze, edo ideia berriak eraikitzen ditugu harremanetan gaudelako etengabe.Eraikitze kolektiboa lantzeko, ondorengo kontzeptuak eta bizipenak hartu behar ditugu kontuan: hezkuntza bankarioa versus hezkuntza kritiko-dialogikoa; kontsumoaren gizartea; esperientziaren bitartekaritza, gu-aren apelazioa; partekatzea eta ez direla existitzen a prioriak.
4.- Konfiantza
Konfiantza pentsatu, sentitu eta egitearena da eta erabaki bat da: irekitasuna izatea kolektiboki eraikitzen hasteko. Konfiantza ikastea erraztuko digun irekitasun horren araberakoa da, bestearen beharra izatea posible egingo duena, lehiakortasunera bultzatzen gaituen gizartearen aurrean.Konfiantza lantzeko, honako kontzeptu eta bizipen hauek hartu behar ditugu kontuan: rolen segurtasuna apurtzea: Gizona, Emakumea eta Haurra; antsietatea eta zalantzaren koloka; harremana versus zeregina; sormena sustatzea; elkar ulertzea; bizikidetasuna; ez banantzea sentitzea, egitea eta pentsatzea; sentitze, egite eta pentsatzeen transferentzia.
5.- Elkarren beharra eta autonomia
Iraganarekiko zein orainarekiko izan daiteke. Elkarren beharraren bidea da laguntzarik behar ez izatera eta autonomiara garamatzana, antagonistatzat hartzen diren horien helburura. Zutabe hau, elkarren beharra eta autonomia, zero une batez ernaltzen da, zeinetan gure taldean bertan egon den eraikitze kolektiboa, lehen unean jakintzak eskaintzen dira eta hortik transferentziak eta egoeraren araberako lidergoak sortzen dira.Bigarren unean taldeen arteko eraikitze kolektiboa gertatzen da, hirugarren unean alde batetik elkarren arteko beharra indartzen da eta bestetik, behar hori desegiten doa autonomia sortzearekin batera. Talde horretan edo taldeen artean dauden dinamiken arabera, laugarren unean garrantzitsuagoa izango da elkarren arteko beharra eraikitzen segitzea, edo gauza berriak sortzea autonomiatik abiatuta (kurubil sortzaile horretan elkarren arteko behar berriak sortuz beste talde batzuekin edo talde ber-berekin espazio eta denbora desberdinetan).
Elkarren arteko beharra eta autonomia lantzeko, honako kontzeptu eta bizipen hauek hartu behar ditugu kontuan: elkarren arteko beharra versus norberekoikeria18; errepikapen sortzailea; harreman horizontalak; egoeraren araberako lidergoak; egunerokotasuna eta ziurtasuna-ziurgabetasuna.
6.- Alaitasuna
“Ze ederki egongo litzatekeen zoriontasunean pentsatu beharko ez balitz!”.Aldous Huxley (1932), Un Mundo Feliz.
Bizipoza partekatzen den emozioa da, sentitze/pentsatze/egite egoera bat gizartea eraldatzerantz bultzatzen duena. Zentzumenak zabaltzen dituen egoera da, ulerkortasuna, partekatzea eta eraikitze kolektiboa errazten duena. Arau sozialetatik edo arau alternatiboetatik askatzen gaitu eta ondorioz, conduit-etik, eta horrela errazten du agertoki berriak sortzea...., konfiantzazkoak, jolas eta esperimentaziokoak, arauetara makurtzen ez direnak. Bizipozak zabaltzen du itxi gabe, conduit-a errazten duen itxitura hori irekitzen du, irekitzeko irekitzen da, disentsuak ezagutzeko eta euretatik abiatuta eraiki ahal izateko.
Bizipoza lantzeko, honako kontzeptu eta bizipen hauek hartu behar ditugu kontuan: zoriontasuna versus bizipoza; antolaketa herrikoia sustatzen du; barrea eta bere sustatzaileak: jan-edana, maitasuna-sexualitatea eta erakunde aurkako bortizkeria – berdinen gizartea. Badirudi izatea desitxuratzen duela eta egotea bere osotasunean eragiten duela.
7.- Desazkundea
Geure esperientziatik abiatuta, honela definituko genuke: balioak berrikustea partekatzearen etika berri batetik, inperfektu eta amaigabe sentitzetik, beste pertsona batzuekin egotea bera baliotsua dela ulertuta, ekoizpenak eta giza-harremanak balio aldaketara egokitzea, ekonomia herrikoien, ekonomia sozialen eta solidarioen balioa nabarmenduz, euren ingurune sozial eta naturalekin orekan, kolektiboki eraikitzeari balioa emanez, giza-harreman horizontal eta anbibalenteak sustatuz, aberastasuna eta ondare naturalerako sarbidea banatu, lekuan lekukoa eta komunitarioa oinarri duten bizimoduak sortuz, publiko (Estatua) / pribatu (Merkatua) dualitatea apurtuko dutenak, itxi gabe irekiz komunerantz, gure ingurune sozial eta naturalaren ondare den horretara, ekoizpenaren eta kontsumoaren inpaktua murriztu, beharren eta asebetetzaileen arteko desberdintasunetik abiatuta eta kolektiboki eraikiz gure beharrak asebetetzeko modua, giza-eskala naturaleko garapena lortzeko. Berrerabili eta bertziklatu, bai objektuak, gure kultura materiala aberasteko, bai pentsamenduak eta egiteak, gure kultura orokorra eta gure trebetasun sozialak aberastuz, gure ingurune sozial eta naturalarekiko sentimendu berriak sortuz.Desazkundea lantzeko, honako kontzeptu eta bizipen hauek hartu behar ditugu kontuan: desazkundea versus Aurrerapena, Hazkundea, Kontsumismoa, Zoriontasuna. Baliabide komun eta naturalekiko jarrera predatzailea bertan behera utzi; Elkarrekikotasuna, berbanaketa, plangintza eta autarkia sustatzen du eta publizitateari, kredituari eta iraungitzeari aurre egiten dio.
8.- Itxaropena
Itxaropena desesperazioaren bihotzean bertan berpiztu da. Itxaropena ez da bizipozaren sinonimo. Benetako itxaropenak badaki ez dela ziurtasuna, baina badaki, Machado poetak esan zuen bezala, bidea ibiliz egiten dela, badaki metamorfoziaren bidezko salbazioa, nekez gertatzekoa bada ere, ez dela ezinezkoa. Posible denaren segurtasunetik ezinezkoetara garamatza, egunerokoa, gizarte-laboreak hautsi gabe.Itxaropena lantzeko, honako kontzeptu eta bizipen hauek hartu behar ditugu kontuan: itxaropena versus itxaropen pasiboa eta sakrifiziozkoa; larritasunaren, desesperazioaren eta itxaropen gabeziaren kontrako kontzeptua da; amets egitera gonbidatzen gaitu eta ustekabekoaren eta ezinezkoaren agerpenerantz askatasunez irekitzera.
Gehiago irakurtzeko: http://ilusionismosocial.org/mod/resource/view.php?id=619
"El Desempoderamiento. Viviendo la construcción de un nuevo mundo sin poder",
Javier Encinak eta María Ángeles Ávila (2014) "Autogestión de la vida cotidiana" bildumaren barruan argitaratua. Sevilla (Andaluzia)
Material honek duen berezitasun bat da eztabaidarako abiapuntu bat dela, eta berez ideiak eta proposamenak biltzen ditu baina itxi gabe, eta horrela irakurleei aukera zabaltzen die euren posizioa hartzeko, ideiak modu askotan interpretatzeko, testuak berreraiki eta bersortzeko eta modu teorikoan lantzearekin batera, ideiak eguneroko bizipenekin erlazionatzeko. Alegia, material konplexua eta aldi berean, xumea.
Etiketak:
alaitasuna,
askatasuna,
desazkundea,
elkarren beharra eta autonomia,
eraikitze kolektiboa,
ilusionismo soziala,
itxaropena,
jabegabetzea,
konfiantza,
zaintzak,
zutabeak
2015(e)ko urtarrilaren 15(a), osteguna
Zergatik utzi diot POI edo PBL proiektuetan oinarritutako ikaskuntzan lan egiteari?
2010. urtean hasi nintzen Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntzan (PBL - Project-based Learning) lan egiten, formazioa ematen eta sakontzen, Euskal Herriko Unibertsitateko formazio zerbitzuak (HELAZ/SAE) bide hori urratu nahi baitzuen ERAGIN programaren bitartez.
Ordutik hona, ERAGIN programako tutore izan naiz bere bost edizioetan eta hala, gure unibertsitateko hainbat irakasleren lana orientatzeaz arduratu naiz, bai diseinuan eta bai inplementazio-fasean; horrez gain, PBL eta Metodologia Aktiboen Estatuko Jardunaldien antolaketa-taldean aritu naiz I, II, III eta IV. edizioetan eta metodologia honen sustatzaile izan naiz bai sare sozialetan eta bai eskainitako hainbat hitzaldi eta ikastarotan estatuan zehar.
Urte hauetan zehar, zer edo zer antzematen nuen ez zuela koadratzen eta azkenean ulertu dut ez dudala metodologia hau erabili behar ez eta sustatu ere. Horixe planteatu nuen 2014ko abenduan Zaragozan egin ziren PBL eta Metodologia Aktiboen Estatuko IV. Jardunaldietan, izen hauxe zuen hitzaldi-eztabaida saio honetan:
Eztabaida ireki hau Alberto Garrido @agarridodiez irakaslearekin batera eraman nuen, bera oso ona da PBL metodologian eta haurren ekimenetik abiatzen da beti, sentsibilitate handiz. Berak PBL izenaren zakuan sartzen den zalantzazko proposamen askoren kritika planteatu zuen bertan eta neuk, PBL metodologiaren aurkako proposamena aurkeztu nuen, eztabaidatzeko.
Susmagarria egin zitzaidan nola zabaldu zen horren azkar PBLaren interesa eskoletan. Baten batek pentsatuko du oso positiboa dela eskoletan metodologia aktiboak integratzeko piztu den interes handi hau... baina eskola oso iragazkaitza da aldaketan aurrean eta metodologia hau hain azkar integratzen hasi izanak pentsaraz dezake ez dela "kanpoko" gauza bat baizik eta metodologia tradiziozkoetatik gertu kokatzen den zerbait, baina hainbat abantaila dituena ikuspegi tradizionala duten irakasle eta ikastetxeentzat.
Alde batetik, azpimarratzen da ikaslea dela prozesuaren protagonista. Baina metodologia hauek a priori zehazten dute zer gertatu behar den eta hortaz, zaila da ikaslea izatea protagonista. Ikasleak oso aukera gutxi du bere ekimenak garatzeko, zehaztutako proiektuetatik kanpo, ondorioz, soilik irakasleak irudikatu duenaren orbitan dagoena garatuko du ikasleak eta, okerragoa dena, ikasleak jasotzen duen mezua da irakasleak irudikatu duen jakintza hori dela jakintza baliotsua, ez berak lekarkeena edo ikaskideekin batera eraiki lezakeena.
Izan ere, irakasleok uste dugu ikasleei euren ekimen eta ideiak garatzen uztea "arriskutsua" dela, ez dutela jakingo zer egin. Ez dugu konfiantza handirik jartzen ikasleengan eta gero kexu gara ez dutelako egiten guk nahi genukeena eurak egitea, ez direlako oso aktiboak edo PBL metodologiarekin askotan "matxinatu" egiten direlako. Beharbada gutxiegi matxinatzen dira ikasleak eskatzen dizkiegun burutazioen aurrean... Argi dago geuk definitutako proiektuak geuk definitutako ebaluazio-irizpideak dituztenak, garatu behar badituzte, oso irekiak izanik ere, ez dutela ikasiko euren proiektuak gauzatzen. Baldintzapeko autonomia...
Metodologia honen bitartez, geuri obeditzen irakasten diegu, baina modu diferituan, taldearen bitartez, alegia. Hau oso gogorra da: talde-lanaren bitartez, ikaskideak bihurtzen ditugu polizia, ze ikaskide batek zeregin bat betetzen ez badu, bere kideen aurrean zuritu behar du bere burua. Badakigu PBL metodologiarekin handitzen dela nabarmen asistentzia, baina noski, klasera ez badoaz ikaskideei egiten diete kalte. Hala, irakasleok gure agintea delegatu egiten dugu.
Ikasleen lan-zama handitu egiten da oro har. Metodologia tradizional gehienekin, lan-zama azterketa garaira mugatzen da (bezperara askotan), baina PBL metodologiarekin beti dabiltza lanpetuta. Horrek zaildu egiten du ikasleek eurek hautatutako ekimenetan parte hartzea, euren bizitza autoerregulatzea. Proiektuen kudeaketaz ikasten dute, baina ez bizitzaren kudeaketaz, behartuta baitaude taldearen aurrean erantzutera edo bestela, ikaskideen arteko harremanak apurtzen dira.
Ikuspegi horri heltzen dio PBL metodologiak. Berez, talde-lana kudeatzeko klaseetan erabiltzen diren teknikak eta estrategiak enpresa-mundutik hartuak dira gehienbat, proiektuen kudeaketa-metodoak eta taldeko gatazkak konpontzeko moduak. Zure taldekide batekin gatazka baldin baduzu, zeuk ikasi behar duzu konpontzen, hori baita gaur egungo enpresek behar duten langilea. Zerbait gaizki ateratzen bada, taldearen ardura da. Taldeak arduratu behar du berrikuntzaz, produktuen kalitateaz, etengabeko hobekuntzaz... Kalitate-sistemak ezartzen dira klaseko proiektuetan.
Horrek guztiak enpresa munduan zer esan nahi duen badakigu. Toyotismoa deritzon lan egiteko eraren oso antzeratsua da metodologia hau. Toyotismoan, pertsona ez da garrantzitsua, ni-a urtu egiten da gu-aren mesedetan, hau da, despertsonalizazioa enpresaren mesedetan baina oraingoan, gure niaren alderdi intimoenak jokoan sartuz, gure sentipenak, gure emozioak... Gure artean, ekonomiaren ikuspegi honen defendatzaile ezagunena beharbada Koldo Saratxaga dugu, hona Hik Hasi hezkuntza aldizkariko elkarrizketa, gehiago jakiteko: Hik Hasi, 188. zkia, 2014ko maiatza.
Toyotismoaren ondorio lazgarriak aski ezagunak dira Japonian (karoshi deritzona), enpresari dena eman behar zaiolako (gure denbora, gure bizitza, gure pentsamendua, gure ideiak, gure irudimena...). Baina enpresaburuek badakite horrela oso ondo ateratzen zaiela zukua langileei, oso modu eraginkorrean. Unibertsitate ikasketak dituzten langileak oso prezio onean lortzeaz gain, porrota edo ondoeza edo baldintza kaxkarrak ez dira izango enpresarien ardura, lan-taldeak behartu baititu hala lan egitera enpresaren helburuak lortzeko.
Enpresaren aurkako mobilizazioak nola egin, enpresak emozioetan oinarritutako kudeaketa egiten badu, autonomoa izaten uzten badizu, zeu bazara enpresaren bihotzaren parte?
Ez zait etikoa iruditzen ikasleak enpresaren estrategiaren arabera formatzea. Ez dut lan egingo agintarientzat edo boteredunentzat. Ikuspegi norberekoia hautsi eta lan egiteko modu kolektiboetan aritzeko prest nago eta berez hasia naiz, IKASLEENTZAT lan egin ordez IKASLEEKIN lan egiten hasi naiz eta ez dauka zerikusirik PBL edo metodologia aktiboetako bestelako ikuspegiekin. Ni ez naiz ikasleen jabe, eurak ez dira nire meneko; elkarrekin ikasten dugu eraikitze kolektiboa sustatuz, ez baitu inor jakintzaren edo gure bizitzaren jabe izan behar.
Ordutik hona, ERAGIN programako tutore izan naiz bere bost edizioetan eta hala, gure unibertsitateko hainbat irakasleren lana orientatzeaz arduratu naiz, bai diseinuan eta bai inplementazio-fasean; horrez gain, PBL eta Metodologia Aktiboen Estatuko Jardunaldien antolaketa-taldean aritu naiz I, II, III eta IV. edizioetan eta metodologia honen sustatzaile izan naiz bai sare sozialetan eta bai eskainitako hainbat hitzaldi eta ikastarotan estatuan zehar.
Urte hauetan zehar, zer edo zer antzematen nuen ez zuela koadratzen eta azkenean ulertu dut ez dudala metodologia hau erabili behar ez eta sustatu ere. Horixe planteatu nuen 2014ko abenduan Zaragozan egin ziren PBL eta Metodologia Aktiboen Estatuko IV. Jardunaldietan, izen hauxe zuen hitzaldi-eztabaida saio honetan:
"¿Por que NO trabajar PBL?"
ZERGATIK EZ PBL? IKUSPEGI PSIKO-PEDAGOGIKOA
Arrazoi asko daudela uste dut. Alde batera utziko dut oraingoz Ikaskuntza Kooperatiboaren kritika, luzexeagoa izango delako eta hurrengo baten helduko diot, baina lan kooperatiboaren ikuspegi ideologikoarekin bat ez natorrela aurreratuko dut.Susmagarria egin zitzaidan nola zabaldu zen horren azkar PBLaren interesa eskoletan. Baten batek pentsatuko du oso positiboa dela eskoletan metodologia aktiboak integratzeko piztu den interes handi hau... baina eskola oso iragazkaitza da aldaketan aurrean eta metodologia hau hain azkar integratzen hasi izanak pentsaraz dezake ez dela "kanpoko" gauza bat baizik eta metodologia tradiziozkoetatik gertu kokatzen den zerbait, baina hainbat abantaila dituena ikuspegi tradizionala duten irakasle eta ikastetxeentzat.
![]() |
| PBLren moda: PBL Lehen Hezkuntzako testuliburu baten hurrenkeran. |
Alde batetik, azpimarratzen da ikaslea dela prozesuaren protagonista. Baina metodologia hauek a priori zehazten dute zer gertatu behar den eta hortaz, zaila da ikaslea izatea protagonista. Ikasleak oso aukera gutxi du bere ekimenak garatzeko, zehaztutako proiektuetatik kanpo, ondorioz, soilik irakasleak irudikatu duenaren orbitan dagoena garatuko du ikasleak eta, okerragoa dena, ikasleak jasotzen duen mezua da irakasleak irudikatu duen jakintza hori dela jakintza baliotsua, ez berak lekarkeena edo ikaskideekin batera eraiki lezakeena.
Izan ere, irakasleok uste dugu ikasleei euren ekimen eta ideiak garatzen uztea "arriskutsua" dela, ez dutela jakingo zer egin. Ez dugu konfiantza handirik jartzen ikasleengan eta gero kexu gara ez dutelako egiten guk nahi genukeena eurak egitea, ez direlako oso aktiboak edo PBL metodologiarekin askotan "matxinatu" egiten direlako. Beharbada gutxiegi matxinatzen dira ikasleak eskatzen dizkiegun burutazioen aurrean... Argi dago geuk definitutako proiektuak geuk definitutako ebaluazio-irizpideak dituztenak, garatu behar badituzte, oso irekiak izanik ere, ez dutela ikasiko euren proiektuak gauzatzen. Baldintzapeko autonomia...
Metodologia honen bitartez, geuri obeditzen irakasten diegu, baina modu diferituan, taldearen bitartez, alegia. Hau oso gogorra da: talde-lanaren bitartez, ikaskideak bihurtzen ditugu polizia, ze ikaskide batek zeregin bat betetzen ez badu, bere kideen aurrean zuritu behar du bere burua. Badakigu PBL metodologiarekin handitzen dela nabarmen asistentzia, baina noski, klasera ez badoaz ikaskideei egiten diete kalte. Hala, irakasleok gure agintea delegatu egiten dugu.
Ikasleen lan-zama handitu egiten da oro har. Metodologia tradizional gehienekin, lan-zama azterketa garaira mugatzen da (bezperara askotan), baina PBL metodologiarekin beti dabiltza lanpetuta. Horrek zaildu egiten du ikasleek eurek hautatutako ekimenetan parte hartzea, euren bizitza autoerregulatzea. Proiektuen kudeaketaz ikasten dute, baina ez bizitzaren kudeaketaz, behartuta baitaude taldearen aurrean erantzutera edo bestela, ikaskideen arteko harremanak apurtzen dira.
ZERGATIK EZ PBL? IKUSPEGI EKONOMIKO-IDEOLOGIKOA
Zein da PBL metodologiaren atzean dagoen ideologia ekonomiko-sozial-politikoa? Ezaguna da gaur egun proposatzen ari diren eredu ekonomikoek, eredu post-modernoek, talde-lanean sartu dutela hagina. "Harreman mota berriak", "taldeen autokudeaketa", "pertsona helburu"... Espero da zure enpresarekin pertsonalki inplikatzea, enpresaren parte sentitzea eta zure sormena, zure gaitasun eta trebetasun guztiak enpresaren mesedetan jartzea.Ikuspegi horri heltzen dio PBL metodologiak. Berez, talde-lana kudeatzeko klaseetan erabiltzen diren teknikak eta estrategiak enpresa-mundutik hartuak dira gehienbat, proiektuen kudeaketa-metodoak eta taldeko gatazkak konpontzeko moduak. Zure taldekide batekin gatazka baldin baduzu, zeuk ikasi behar duzu konpontzen, hori baita gaur egungo enpresek behar duten langilea. Zerbait gaizki ateratzen bada, taldearen ardura da. Taldeak arduratu behar du berrikuntzaz, produktuen kalitateaz, etengabeko hobekuntzaz... Kalitate-sistemak ezartzen dira klaseko proiektuetan.
Horrek guztiak enpresa munduan zer esan nahi duen badakigu. Toyotismoa deritzon lan egiteko eraren oso antzeratsua da metodologia hau. Toyotismoan, pertsona ez da garrantzitsua, ni-a urtu egiten da gu-aren mesedetan, hau da, despertsonalizazioa enpresaren mesedetan baina oraingoan, gure niaren alderdi intimoenak jokoan sartuz, gure sentipenak, gure emozioak... Gure artean, ekonomiaren ikuspegi honen defendatzaile ezagunena beharbada Koldo Saratxaga dugu, hona Hik Hasi hezkuntza aldizkariko elkarrizketa, gehiago jakiteko: Hik Hasi, 188. zkia, 2014ko maiatza.
Toyotismoaren ondorio lazgarriak aski ezagunak dira Japonian (karoshi deritzona), enpresari dena eman behar zaiolako (gure denbora, gure bizitza, gure pentsamendua, gure ideiak, gure irudimena...). Baina enpresaburuek badakite horrela oso ondo ateratzen zaiela zukua langileei, oso modu eraginkorrean. Unibertsitate ikasketak dituzten langileak oso prezio onean lortzeaz gain, porrota edo ondoeza edo baldintza kaxkarrak ez dira izango enpresarien ardura, lan-taldeak behartu baititu hala lan egitera enpresaren helburuak lortzeko.
Enpresaren aurkako mobilizazioak nola egin, enpresak emozioetan oinarritutako kudeaketa egiten badu, autonomoa izaten uzten badizu, zeu bazara enpresaren bihotzaren parte?
EZ DUT JENDEA FORMATUKO LAN MERKATUAK IRENTS DITZAN
Badakit hau jende askori gaizki irudituko zaiola, arduragabekeria ere izango da hainbatentzat... baina ez, ez dut jendea formatu nahi gaur egungo sistema gaiztoan ondo molda daitezen, asimilatuak izan daitezen. Benetan sinisten dut bizitzeko beste modu batzuk izan badirela, merkatuaren mende ez daudenak; beno, berez ez dira sinesmen, existitzen baitira, adibide asko daude ezkutuan, beste bizimodu bat posible egiten dutenak.Ez zait etikoa iruditzen ikasleak enpresaren estrategiaren arabera formatzea. Ez dut lan egingo agintarientzat edo boteredunentzat. Ikuspegi norberekoia hautsi eta lan egiteko modu kolektiboetan aritzeko prest nago eta berez hasia naiz, IKASLEENTZAT lan egin ordez IKASLEEKIN lan egiten hasi naiz eta ez dauka zerikusirik PBL edo metodologia aktiboetako bestelako ikuspegiekin. Ni ez naiz ikasleen jabe, eurak ez dira nire meneko; elkarrekin ikasten dugu eraikitze kolektiboa sustatuz, ez baitu inor jakintzaren edo gure bizitzaren jabe izan behar.
Etiketak:
autonomia eta autogestioa,
jabegabetzea,
lan merkatua,
metodologia aktiboak,
PBL,
proiektuetan oinarritutako metodologia,
toyotismoa
2014(e)ko azaroaren 9(a), igandea
Ilusionismo soziala Magisteritzan, ezinezkoaren itxaropena...
Aurreko astean, Lehen Hezkuntza Graduko 3. mailako Hizkuntzaren Didaktika irakasgaian talde batean gertatzen ari ziren hainbat kontu azaldu nituen, eta gaur zertzelada pare bat emango dut "Euskara, hezkuntzarako tresna" izeneko 4. mailako espezialitateko "Hizkuntza eta Teknologia: Baliabideak" irakasgaian gertatzen ari denaz.
[hementxe utziko dut pendiente aurreragorako eztabaida bat "hizkuntza tresna gisa" kontzeptuaren inguruan, zer pentsatu asko du eta kontuak... areago egoera diglosikoan dagoen hizkuntza gutxitu baten inguruan ari garelarik...]
Oinarrizko ideia batetik abiatu gara: zein teknologia erabili, noiz, nola, non... erabakitzeko, gure abiapuntua izan da zein bitartekaritza sozial diren gure bizitzan sustatu nahi ditugunak eta desiratutako bitartekaritza sozial horiek nola mugatzen eta sustatzen diren bitartekaritza teknologikoekin, IKTak erabiliz, alegia. Ez ditugu soluzioak bilatu, ezta erantzunak ere, baizik eta eztabaidatzea harreman-moduei buruz, partaidetzaz eta komunikazioaz, lekuan lekuko erabakiak har ditzagun, kolektiboki autokudeatutako erabakiak.
Eztabaida hauetan, konturatu gara irakaslearen formazioan zehar gehienbat "aginduak exekutatzen" trebatzen garela, dena delako gobernuak hartzen dituen hezkuntza erabakiak haurrengana irits daitezen: curriculumak, programazioak, unitate didaktikoak, estandarizazioa, ebaluazio-irizpideak... hau da, gobernuak, eskolak, geuk a priori erabakitzen dugu beste pertsona batzuk nola hezi behar diren, eurekin hitzik egin gabe, euren nahiak, jatorriak, interesak... aintzakotzat izan gabe. Magisteritzako irakasgaietan, denboraren parterik handiena EGITEN pasatzen dugu (unitateak, programak, ariketak, txostenak...), oso gutxi PENTSATZEN (pentsatu? zertarako! hezitzaileok exekutore gara, ez pentsalari) eta ezer gutxi SENTITZEN (profesionalak gara! Sentimenduetatik urruntzen ikasi behar dugu!), eta esan behar da oso estrategia eraginkorra dela desiratzen ditugun harremanetatik urrundu eta inposatutako eta onartutatako harremanetan mantentzera bultzatzen gaitu.
Espazioa/lurraldea eta denbora/ordutegia, jakintzaren transmisioa eta jakintzen eraikitze kolektiboa, masa- eta erakunde-kultura eta kultura herrikoiak... bereizten hasteak lagundu digu konturatzen zer ikasi dugun eta zer ikasi nahi dugun.
[kontu hauei buruz gehiago jakiteko: http://ilusionismosocial.org/mod/resource/view.php?id=158]
Klase bakoitzean zer tokatzen den jakitea, zalantzarik ez izatea bilatzen dugunean, zer egingo dugun a priori erabaki nahi dugunean, ikasleentzat eta ikasleen partez erabakitzen dugunean, programatzen, diseinatzen, estandarizatzen, koordinatzen, berdintzen, errepikatzen... dugunean, posible denaren segurtasunean mugitzea bilatzen ari gara. Badakigu zer aterako zaigun berdin digulako egoera bakoitzean zer gertatuko den, eta guk nahi genuena ateratzen ez bada, "talde txar bat" tokatu zaigulako izan da, edo "iristen ez den ikasle baldar bat" dugulako, edo hizkuntza ez dakien ikasle etorkin baten "arazoa" dugulako... dena da enbarazu, dena da GEURE (edota dagokion gobernuaren) helburuetara iristea eragozten diguten oztopoak.
Posible denaren segurtasunean lanean ari garenean, jendearen gainetik pasatzen gara euren erritmoa erabakitzen dugulako, zenbaitzuek segitzen digutenez horrek indartu egiten du gure proposamenaren balioa, eta gainerakoak "dibertsifikazio kurrikularrera" doaz, orientatzaileen eta PPTen laguntza behar dute, klase partikularrak jaso behar dituzte... Aldez aurretik finkatutako helburu eta edukietan zentratzen gara.
Irakasgaian lanean aritu gara ezinezkoaren itxaropenean. Nola? BA EGINEZ! Gure kasuan, simulakroak, bizipenak, adibideak... baliatuz. Asko animatu gaitu 3. mailakoak egiten aritu direnak (hasieran estekatutako sarrera), klasean izan ditugun eztabaidek ere bai, Javier Encinaren bisitak lagunduta (burua ederki zabaldu zigun...), "Desirak Zabaltzeko Soka" ("El Tendedero de los Deseos") izenekoaren geure bertsioa ere egin genuen, hezkuntzari buruz genituen kezkak eztabaidatzeko, etorri nahi zuen edonor gonbidatuta:
eta halaber, zortzi aste hauetan teknologia hauek erabili ditugu:
Bideo hau Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan grabatu da (Euskal Herriko Unibertsitatea), "Hizkuntza eta Teknologia" klaseetan. Laugarren mailako ikasleez gain, lehen mailako bi ikasle animatu ziren, Eneka eta Naiara, Zuzenbide Fakultateko ikasle bat, Nai, eta dagoeneko graduatutako ikasle den David. Horrez gain, eskolan zehar topatu ditugun beste ikasle batzuk ere parte hartu dute, oso umore onez. Eskerrik asko denoi parte hartzeagatik!
Horrez gain, bideoaren 12. minutu aldera 3. mailakoek garatutako lau ekimenen inguruko irudiak ere txertatu ditugu: sarrerako eserlekuak, zeinen bitartez kritikatu den ikasleen ekimen propioak gauzatzeko jartzen diren oztopoak, gymkana iragartzeko eskegi zen pankarta, goizeko ordutegia goizez soilik izateko egindako aldarrikapena, eta zenbait ikaslek egindako proposamenaren aldarrikapena: ate bat jartzea ikastetxe erdiguneko lorategira sartu ahal izateko (uneotan soilik garbiketako pertsonala eta lorazainak sar daitezke) eta bide batez, aldarrikapen indartsuago bat: "guri ateak ZABALIK gustatzen zaizkigu" askatasun sinbolo gisa (espazioa eta ez lurraldeak, denbora eta ez ordutegiak). Grabazio hauen bidez, gure eskerrak adierazi nahi dizkiegu ideia asko eman dizkigutelako!
Gure geure praktika simulakro bat izan da ezinezkoa posible izan daitekeela egiten/pentsatzen/sentitzen lagundu diguna... eta posible izan daitekeela kolektiboki lan egiten badugu, geure artean zainduz, lagunduz eta lagunduak izaten utziz, elkarrengan konfiantza izanik, jakintzen eraikuntza ahalbidetzen duten keinu eta akzio txiki piloari balioa emanez. Irakaslearen jabegabetzea eta ilusionismo sozialaren keinutxo bat...
[Ilusionismo sozialaren keinuen inguruan gehiago jakiteko - pdf]
[hementxe utziko dut pendiente aurreragorako eztabaida bat "hizkuntza tresna gisa" kontzeptuaren inguruan, zer pentsatu asko du eta kontuak... areago egoera diglosikoan dagoen hizkuntza gutxitu baten inguruan ari garelarik...]
Desiratutako bitartekaritza sozialak eta bitartekaritza teknologikoak
Praktikaldi garaiaren aurretiko 8 aste hauetan, hezkuntzaz asko eztabaidatu eta hausnartu dugu, asko, aurreko hiru urteetan ikasitakoa zalantzan jartzeraino... dakiguna eta irakatsi zaiguna zalantzan jartzea, geure buruari galdetzea, eztabaidatzea, oso jarduera osasuntsua da eskola zer den eta hezkuntza zer den ulertzeko. Ez al da, akaso, naturala planteatzea zertarako hezi nahi dugun? Hezkuntza ??? Zertako !!!Oinarrizko ideia batetik abiatu gara: zein teknologia erabili, noiz, nola, non... erabakitzeko, gure abiapuntua izan da zein bitartekaritza sozial diren gure bizitzan sustatu nahi ditugunak eta desiratutako bitartekaritza sozial horiek nola mugatzen eta sustatzen diren bitartekaritza teknologikoekin, IKTak erabiliz, alegia. Ez ditugu soluzioak bilatu, ezta erantzunak ere, baizik eta eztabaidatzea harreman-moduei buruz, partaidetzaz eta komunikazioaz, lekuan lekuko erabakiak har ditzagun, kolektiboki autokudeatutako erabakiak.
Eztabaida hauetan, konturatu gara irakaslearen formazioan zehar gehienbat "aginduak exekutatzen" trebatzen garela, dena delako gobernuak hartzen dituen hezkuntza erabakiak haurrengana irits daitezen: curriculumak, programazioak, unitate didaktikoak, estandarizazioa, ebaluazio-irizpideak... hau da, gobernuak, eskolak, geuk a priori erabakitzen dugu beste pertsona batzuk nola hezi behar diren, eurekin hitzik egin gabe, euren nahiak, jatorriak, interesak... aintzakotzat izan gabe. Magisteritzako irakasgaietan, denboraren parterik handiena EGITEN pasatzen dugu (unitateak, programak, ariketak, txostenak...), oso gutxi PENTSATZEN (pentsatu? zertarako! hezitzaileok exekutore gara, ez pentsalari) eta ezer gutxi SENTITZEN (profesionalak gara! Sentimenduetatik urruntzen ikasi behar dugu!), eta esan behar da oso estrategia eraginkorra dela desiratzen ditugun harremanetatik urrundu eta inposatutako eta onartutatako harremanetan mantentzera bultzatzen gaitu.
Espazioa/lurraldea eta denbora/ordutegia, jakintzaren transmisioa eta jakintzen eraikitze kolektiboa, masa- eta erakunde-kultura eta kultura herrikoiak... bereizten hasteak lagundu digu konturatzen zer ikasi dugun eta zer ikasi nahi dugun.
[kontu hauei buruz gehiago jakiteko: http://ilusionismosocial.org/mod/resource/view.php?id=158]
Posible denaren segurtasunetik ezinezkoaren itxaropenera
Klase bakoitzean zer tokatzen den jakitea, zalantzarik ez izatea bilatzen dugunean, zer egingo dugun a priori erabaki nahi dugunean, ikasleentzat eta ikasleen partez erabakitzen dugunean, programatzen, diseinatzen, estandarizatzen, koordinatzen, berdintzen, errepikatzen... dugunean, posible denaren segurtasunean mugitzea bilatzen ari gara. Badakigu zer aterako zaigun berdin digulako egoera bakoitzean zer gertatuko den, eta guk nahi genuena ateratzen ez bada, "talde txar bat" tokatu zaigulako izan da, edo "iristen ez den ikasle baldar bat" dugulako, edo hizkuntza ez dakien ikasle etorkin baten "arazoa" dugulako... dena da enbarazu, dena da GEURE (edota dagokion gobernuaren) helburuetara iristea eragozten diguten oztopoak.
Posible denaren segurtasunean lanean ari garenean, jendearen gainetik pasatzen gara euren erritmoa erabakitzen dugulako, zenbaitzuek segitzen digutenez horrek indartu egiten du gure proposamenaren balioa, eta gainerakoak "dibertsifikazio kurrikularrera" doaz, orientatzaileen eta PPTen laguntza behar dute, klase partikularrak jaso behar dituzte... Aldez aurretik finkatutako helburu eta edukietan zentratzen gara.
Irakasgaian lanean aritu gara ezinezkoaren itxaropenean. Nola? BA EGINEZ! Gure kasuan, simulakroak, bizipenak, adibideak... baliatuz. Asko animatu gaitu 3. mailakoak egiten aritu direnak (hasieran estekatutako sarrera), klasean izan ditugun eztabaidek ere bai, Javier Encinaren bisitak lagunduta (burua ederki zabaldu zigun...), "Desirak Zabaltzeko Soka" ("El Tendedero de los Deseos") izenekoaren geure bertsioa ere egin genuen, hezkuntzari buruz genituen kezkak eztabaidatzeko, etorri nahi zuen edonor gonbidatuta:
![]() |
| [partaidetzarako tresna honi buruz gehiago jakiteko: http://vimeo.com/21758950] |
eta halaber, zortzi aste hauetan teknologia hauek erabili ditugu:
- Irakasgaiko foro birtualean eztabaidatu dugu (nork bere borondatez hartu izan du parte eta, egia esan, oso aktibo dabil), bereziki mobilaren erabileraz eta nola mobilak sozializazioa mugatu dezakeen eta kontrolerako tresna gisa erabiltzeko arriskua dagoen (esaterako, whatsapp-aren berrikuntzak), nola sustatu partaidetzarako modu horizontalak, eskola alternatiboen eta eskola herrikoien adibideen bideoak partekatu ditugu... Konturatu gara foroan nahi dugulako parte hartzen dugunez, ez notarako delako, errazagoa dela debateak proposatzea eta gure esperientziak partekatzea.
- Gure blogean: http://majisteatzen.blogspot.com.es/. Blog hau zabaltzea erabaki genuen, ez "blog bat egin behar zelako", baizik eta gure intereseko gaiak nolabait zabaldu nahi genituelako. Nahi duenak nahi duen modura hartzen du parte, banakako eta taldeko artikuluak idazten dira, batzuk anonimoak eta beste batzuk sinaturik. Bi hilabete baino gutxiago daramagu blogeatzen eta dagoeneko 74 sarrera ditugu, askotarikoak; bertatik hainbat artikulu hautatu ditugu gure aldizkari elektronikoaren lehen alerako. Gaiak eta egitura aldez aurretik definitu ordez, nahiago izan dugu argitaratzen hasi eta nahi genuena argitaratu, eta gero ikusi ze tankeratako artikuluak argitaratu ditugun eta zertaz idaztea dugun gustuko.
![]() |
| http://majisteatzen.blogspot.com.es/ |
- Erreprodukzio-zerrendak sortu ditugu gure youtube-ko kontuan, oso modu xumea baita elkarrekin lan egiteko, gustuko ditugun gauzak batuz, esaterako ipuin kontalarien erreprodukzio-zerrenda hauxe.
- Facebook-eko orria, sortu berri duguna praktikaldian ere harremanetan segitzeko klasean elkar ikusten ez dugun tartean (azaroaren erdialdetik otsailaren amaiera bitartean): https://www.facebook.com/pages/Majisteatzen/549305428535803
- Bideo hauxe sortu dugu: "Hezkuntza kolektiboki eraikitzen", bertan laburbildu ditugu egin ditugun hainbat kontu eta giroa pittin bat harrapatzen duena, eztabaida serioak dituena eta baita gauza dibertigarriak ere, umore ona eta kritika asko:
Bideo hau Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan grabatu da (Euskal Herriko Unibertsitatea), "Hizkuntza eta Teknologia" klaseetan. Laugarren mailako ikasleez gain, lehen mailako bi ikasle animatu ziren, Eneka eta Naiara, Zuzenbide Fakultateko ikasle bat, Nai, eta dagoeneko graduatutako ikasle den David. Horrez gain, eskolan zehar topatu ditugun beste ikasle batzuk ere parte hartu dute, oso umore onez. Eskerrik asko denoi parte hartzeagatik!
Horrez gain, bideoaren 12. minutu aldera 3. mailakoek garatutako lau ekimenen inguruko irudiak ere txertatu ditugu: sarrerako eserlekuak, zeinen bitartez kritikatu den ikasleen ekimen propioak gauzatzeko jartzen diren oztopoak, gymkana iragartzeko eskegi zen pankarta, goizeko ordutegia goizez soilik izateko egindako aldarrikapena, eta zenbait ikaslek egindako proposamenaren aldarrikapena: ate bat jartzea ikastetxe erdiguneko lorategira sartu ahal izateko (uneotan soilik garbiketako pertsonala eta lorazainak sar daitezke) eta bide batez, aldarrikapen indartsuago bat: "guri ateak ZABALIK gustatzen zaizkigu" askatasun sinbolo gisa (espazioa eta ez lurraldeak, denbora eta ez ordutegiak). Grabazio hauen bidez, gure eskerrak adierazi nahi dizkiegu ideia asko eman dizkigutelako!
Jabegabetzea unibertsitatean ilusionismo sozialaren bidez
Honakoak izan dira egin ditugun gauzetako batzuk, 8 astetan soilik!!! Eta, garrantzitsuena: INOR EZERTARA BEHARTU GABE. Iruditzen zaigu ikasleak behartzen ez baditugu ez dutela ezer egin nahi izango, ez direla klasera etorriko, ez dutela interesik erakutsiko... eta noski, ikasle batzuek ez dute parte hartu... dena delakoagatik... baina gehienek nahiago izan dute klasera etortzea, ostegun eta ostiraletan goizeko 8:30etan (gero kritikatuko da unibertsitarioen nagikeria...), edo ostiralean 13:30ak arte... eta modu aktiboan parte hartu dute, hausnartuz, interesez, jostatzeko eta ikasteko gogoz, umore onez, ikuspegi kritikoz...Gure geure praktika simulakro bat izan da ezinezkoa posible izan daitekeela egiten/pentsatzen/sentitzen lagundu diguna... eta posible izan daitekeela kolektiboki lan egiten badugu, geure artean zainduz, lagunduz eta lagunduak izaten utziz, elkarrengan konfiantza izanik, jakintzen eraikuntza ahalbidetzen duten keinu eta akzio txiki piloari balioa emanez. Irakaslearen jabegabetzea eta ilusionismo sozialaren keinutxo bat...
[Ilusionismo sozialaren keinuen inguruan gehiago jakiteko - pdf]
Etiketak:
bideoa,
Donostiako Irakasleen UE,
hezkuntza,
hezkuntza zertako ???,
Hizkuntza eta IKTak,
ilusionismo soziala,
partaidetza,
partaidetzarako bideoak
2014(e)ko urriaren 29(a), asteazkena
Partaidetza esperientziak eta ilusionismo soziala Magisteritzan... Hizkuntzaren Didaktikan
2014ko irailean hasita, partaidetza esperientziak bizitzen ari gara Magisteritzan (Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan), 1., 3. eta 4. mailako hainbat talderekin, Javier Encina, ilusionista sozialaren laguntza eta lankidetzari esker, bisitan ere izan genuena aste pare batez saio batzuetan gurekin lanean (mila esker, Javi! <3). 7-8 aste hauetan gauza pilo-piloa gertatu da... izugarri ikasten ari gara eta gainera, alaitasun handiz!
Egunero gertatzen da zerbait zirraragarria, nire kaxkagorkeriak ikusten uzten ez zidan arren... Hona aurrerapen txiki bat, datozen asteotan jarraituko dut kontatzen eta sakontzen. Luzeegi ere ez jotzeko, 3. mailako esperientziatik hastea pentsatu dut, partaidetza-prozesu honetan lehenak izan zirenak hasten.
Hortik aurrera, hainbat ideia eta proposamenen ondoren, hiru proiektu-aitzakia aukeratu genituen, denbora labur honetan garatzeko modukoak (10 aste, 4 ordu astean):
Proiektuen garapenean zehar, ikasleek (eta neuk!) eztabaidatu dute, negoziatu, hausnartu, idatzizko testuak elkarrekin ekoiztu dituzte, berriketan aritu dira... eta gainera, behar izan duten neurrian, Gorputz Hezkuntzako irakasleengana jo dute (gymkanarako materialak lortzeko), Plastikaren Hezkuntzako irakasleengana (pankarta eta dekoraziorako) eta Musika Hezkuntzako irakasleengana (gymkanaren egunean musika jarri ahal izateko).
Diziplinak modu naturalean integratu dituzte. Komunikazioa benetakoa izan da eta askotariko kanalak erabiliz: komunikazio elementu plastikoak, soinuzkoak eta musikalak, fisikoak, testualak... Prozesu osoan zehar, eztabaidak izan ditugu proiektuei sakontasuna emateko eta batez ere taldekideon eta taldetik haratagokoen arteko harremanetan sakontzeko. Kontraesanak topatu ditugu, blokeo eta frustrazio uneak izan ditugu, azpiegitura arazoak... baina arazo horiek konpontzen eta ebazten joan gara, ikuspegi kolektiboaren eta elkarren arteko laguntzaren ikuspegiari esker.
Eta, denetan onena, egiten ari ginenaren ilusioa konpartitzearen alaitasunaz egin dugu lan eta askatasun sentsazioaz, ez baitut nire botere koertzitiboa erabili (proiektua ez dute egin "notarako", nahi izan dutelako baizik), eta horrek erraztu digu komunikazioa horizontalagoa izan zedin.
Fase honen amaieran, klaseko azken bi aste hauetan, ikasiko dugu hau dena nola "justifikatu legez", unitate didaktiko moduko bat proposatuko baitugu egin duguna dokumentatzeko, eta unitate hau egiteko aitzakiaz, egindako lanaren askotariko ebaluazioak egingo ditugu, bizipen desberdinak ditugulako gertatu denaz, eta ebaluazioaren gaiaz debate bat zabalduko dugu.
Hortik aurrera... batek daki zer gertatuko den! Bizitzari sorpresak ematen utziko diogu! ;-)
PD: Hona @decomagis-ek sarrera honi erantsi nahi diona (eskerrik asko!!!):
Egunero gertatzen da zerbait zirraragarria, nire kaxkagorkeriak ikusten uzten ez zidan arren... Hona aurrerapen txiki bat, datozen asteotan jarraituko dut kontatzen eta sakontzen. Luzeegi ere ez jotzeko, 3. mailako esperientziatik hastea pentsatu dut, partaidetza-prozesu honetan lehenak izan zirenak hasten.
Hizkuntzaren Didaktika saioak 3. mailan
Esan daiteke hauxe dela talde motorea, egunero ideia berriak sortzen dira partaidetzaren eta eraikitze kolektiboaren ulermenean sakontzen eta, batez ere, gure arteko harremanak hobeak izan daitezen laguntzen digutenak. Proposamen orokor honekin hasi ginen: "irakasgai (denbora) honetan, egin nahi duguna egingo dugu", eta egingo dugu "eraikitze kolektiboa eta partaidetza sustatuz".Hortik aurrera, hainbat ideia eta proposamenen ondoren, hiru proiektu-aitzakia aukeratu genituen, denbora labur honetan garatzeko modukoak (10 aste, 4 ordu astean):
- Magisteritza dekoratzea, harremanetarako eta lanerako leku atsegina izan dadin. Hortik sortu zen @decomagis izeneko esperientzia, Eskolako mugimendu sozial bilakatu dena, eskola osoan zehar jasotzen baitira proposamenak; dekorazioa aldarrikapenetarako tresna gisa erabiltzen da, eskatzen diren aldaketak adierazteko, proposamenak erakusteko... eta, hau dena, lan-taldea etengabe zabalduz, edozein pertsona edozein unetan parte hartu ahal izateko, proposamenak entzunez, elkarlanean eta irudimen handi-handiz.
Ate bat eskatu zeniguten lorategi borobilera sartzeko, Ate irekiak gustatzen zaizkigu! Entzun gaitzaten! #decomagis pic.twitter.com/FksmtvJ3WK
— #DECOMAGIS (@decomagis) October 28, 2014
Sofak nahi ditugu hall-ean!!! #decomagis pic.twitter.com/m2UCm7pdpv
— #DECOMAGIS (@decomagis) October 28, 2014
- Gymkana bat belardian antolatzea, nahi duen edonork parte har dezan. Gymkana hau bihar egingo dugu, osteguna, urriaren 30ean 11etan, eta kontatu ezin ditudan sorpresak egongo dira... baina bertatik pasatzen bazarete, ez izan zalantzarik eta parte hartu, helburua da elkarrekin ondo pasatzea! Antolaketa honetan, proposamena egin zuen taldea lagundua izaten utzi die besteei, eta horrek asko irakatsi digu kolektiboki lan egitea zer den ulertzen. Proiektuaren "arrakastari" lehentasuna eman ordez, elkarrekin lan egitea izan da inportanteena, elkar zaintzea eta elkarri laguntzea. Gymkana iragartzeko pankarta Magisteritzako 3. pisutik 1.era jaisten da:
- Antzerki-talde bat sortzea: talde honek sormen handiz lan egin du, mini-antzerkiak sortuz, antzerkia planteatzeko modu asko proposatuz publikoa ikusle izatetik partaide izatera pasa dadin, tradiziozko rolak gainditzeko ideiak garatuz... Talde honetan asko eztabaidatu eta hausnartu da indibidualismoaz eta lan kolektiboaz, ikuskizun eta masa kulturaz... eta talde honetako kideak beste taldeei laguntzen aritu dira, beharra sortu denean.
Hau hizkuntzaren didaktika ote?
Proposatzen ari bagara hizkuntza ez dadila testuingururik gabe eta modu isolatuan landu, diziplinartekotasuna bilatzen badugu, ahozkotasunean oinarritu nahi badugu idatzizkoaren ulermena eta ekoizpena eraikitzeko... proiektu hauek ederki erakusten dituzte planteamendu horiek praktikan.Proiektuen garapenean zehar, ikasleek (eta neuk!) eztabaidatu dute, negoziatu, hausnartu, idatzizko testuak elkarrekin ekoiztu dituzte, berriketan aritu dira... eta gainera, behar izan duten neurrian, Gorputz Hezkuntzako irakasleengana jo dute (gymkanarako materialak lortzeko), Plastikaren Hezkuntzako irakasleengana (pankarta eta dekoraziorako) eta Musika Hezkuntzako irakasleengana (gymkanaren egunean musika jarri ahal izateko).
Diziplinak modu naturalean integratu dituzte. Komunikazioa benetakoa izan da eta askotariko kanalak erabiliz: komunikazio elementu plastikoak, soinuzkoak eta musikalak, fisikoak, testualak... Prozesu osoan zehar, eztabaidak izan ditugu proiektuei sakontasuna emateko eta batez ere taldekideon eta taldetik haratagokoen arteko harremanetan sakontzeko. Kontraesanak topatu ditugu, blokeo eta frustrazio uneak izan ditugu, azpiegitura arazoak... baina arazo horiek konpontzen eta ebazten joan gara, ikuspegi kolektiboaren eta elkarren arteko laguntzaren ikuspegiari esker.
Eta, denetan onena, egiten ari ginenaren ilusioa konpartitzearen alaitasunaz egin dugu lan eta askatasun sentsazioaz, ez baitut nire botere koertzitiboa erabili (proiektua ez dute egin "notarako", nahi izan dutelako baizik), eta horrek erraztu digu komunikazioa horizontalagoa izan zedin.
Fase honen amaieran, klaseko azken bi aste hauetan, ikasiko dugu hau dena nola "justifikatu legez", unitate didaktiko moduko bat proposatuko baitugu egin duguna dokumentatzeko, eta unitate hau egiteko aitzakiaz, egindako lanaren askotariko ebaluazioak egingo ditugu, bizipen desberdinak ditugulako gertatu denaz, eta ebaluazioaren gaiaz debate bat zabalduko dugu.
Hortik aurrera... batek daki zer gertatuko den! Bizitzari sorpresak ematen utziko diogu! ;-)
PD: Hona @decomagis-ek sarrera honi erantsi nahi diona (eskerrik asko!!!):
@ainhoaeus Bai, ederki dago! Guztiak proiektuetan parte hartzera gonbidatzea besterik ez da geratzen! ;-)
— #DECOMAGIS (@decomagis) October 30, 2014
2014(e)ko urriaren 21(a), asteartea
Hezkuntzaz eztabaidatu nahi? Etorri urriaren 23an Magiseko belardira!
Egun hauetan, greba zela ez zela, konturatu gara gure Eskolan gutxi eztabaidatzen dela ikasle-irakasleon artean. Hori dela eta, datorren ostegunean,
urriak 23, klasea belardira eramango dugu!
Goizeko 8:30etan hasita, nahi dugun hezkuntza izango dugu eztabaidagai: zergatik gauden LOMCEren aurka, nolako hezkuntza desiratzen dugun, nola egin dezakegun hezkuntza hobe baten bidea...
Greban egon ala ez, hezkuntzaz
kezkatuta bazaude, LOMCEri buruz eztabaidatu nahi baduzu, hezkuntzaz beste pertsona batzuekin eztabaidatu nahi baduzu, hurbildu ostegunean
8:30etan!
Nabaritu dadila Magisteritza Eskolan kezkatuta gaudela hezkuntzaren orainaz eta geroaz eta denok dugula zeresanik!!! Gonbidatu zuen lagun eta ikaskideak etortzera!!!
Goizeko 8:30etan hasita, nahi dugun hezkuntza izango dugu eztabaidagai: zergatik gauden LOMCEren aurka, nolako hezkuntza desiratzen dugun, nola egin dezakegun hezkuntza hobe baten bidea...
Nabaritu dadila Magisteritza Eskolan kezkatuta gaudela hezkuntzaren orainaz eta geroaz eta denok dugula zeresanik!!! Gonbidatu zuen lagun eta ikaskideak etortzera!!!
![]() |
| Irudiaren iturria: sustatu.eus |
2014(e)ko urriaren 5(a), igandea
"Autonomía y Autogestión" liburuaren aurkezpena Donostian, urriaren 10ean
Datorren ostiralean, 2014ko urriak 10, 19:30ean, "Autonomía y Autogestión" DVD formatuko liburuaren aurkezpena egingo da Donostiako Udal liburutegi zaharreko sotoan, San Jeronimo kalean (Kriptan).
Liburu honetan, autonomia eta autokudeaketaren gaia Andaluzia, Euskal Herria, Argentina, Brasil, Mexiko, Kolonbia, Uruguay eta Txilen lantzen ari diren hainbat pertsona eta kolektiboren arteko elkarlana, elkarren arteko laguntza, konexioa eta eraikitze kolektiboaren emaitza da. Zenbait kasutan, urteetan gauzatu da harreman hau, eta beste hainbat pertsona eta kolektibo duela gutxi harremanetan jarri izanak gainerakoen arteko lotura berpiztu du, trukean eta elkarren arteko eraikuntzan segitzeko bultzada izan dena. Uneotan, modu autonomo eta mendeartekotasunean gertatzen ari den elkarlanean, proposamen berriak sortu dira, besteak beste jabegabetzearen kontzeptuaren garapena.
Hau da liburuaren aurkibidea, bertan ikusten da askotariko autoreek hartu dutela parte, bai maila teorikoan eta bai munduko leku askotan garatu diren esperientzia zehatzei lotuta:
Aurkezpenean, argitalpenaren koordinatzaileetako bat izango dugu, Javier Encina, ilusionista soziala (Sevilla), uneotan gurekin elkarlanean ari dena Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan jabegabetzea eta partaidetza lantzeko, eta neu ere bertan izango naiz liburuaren kolaboratzaile gisa.
Hementxe duzu liburuaren sarrera, irakurri nahi baduzu (pdf).
Harremanetarako:
http://autogestion.ilusionismosocial.org/
ilusionismosocial@gmail.com

| Egin klik hemen aurkibidea tamaina handian ikusteko |
Aurkezpenean, argitalpenaren koordinatzaileetako bat izango dugu, Javier Encina, ilusionista soziala (Sevilla), uneotan gurekin elkarlanean ari dena Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan jabegabetzea eta partaidetza lantzeko, eta neu ere bertan izango naiz liburuaren kolaboratzaile gisa.
Hementxe duzu liburuaren sarrera, irakurri nahi baduzu (pdf).
Harremanetarako:
http://autogestion.ilusionismosocial.org/
ilusionismosocial@gmail.com
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)