Jabegabetzea ("desempoderamiento") boterea beherago daudenenganantz uztea besterik ez da, boterea erabiltzeari uko egitea, gizarte eta natura ingurunearekin harmonian, eraikitze kolektiboa erraztuko duena. Botere uzte hori bizitzaren edozein esparrutan izan daiteke, banakoarena zein kolektiboa.
jakintza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
jakintza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2018(e)ko irailaren 19(a), asteazkena
Zientzia, Unibertsitatea eta jakintzak
Dulantziko Mitxoleta Libertarioak irratsaioaren seigarren honetan, aste honetan klaseetan jorratu dugun gai bat ekarri dugu harira: zertarako Zientzia? Nola lantzen dira gizarte-zientziak? Zein dira Unibertsitatearen muga garrantzitsu batzuk Zientziaren garapenarekiko?
Lagungarri gisa, artikulu hau erabili dugu: Ainhoa Ezeiza eta Javier Encina (2018). Zientziaren jabe-gabetzea, etika eta haurrei lotutako ikerketak. https://ilusionismosocial.org/mod/resource/view.php?id=940
KREDITUAK
Sintonia: Mitxoleta – Eneritz Furyak
Filosofi aldaketak – Beti Mugan
Zientziaren indarra – Noizbait
Grabitatearen aurka – Zea Mays
CC-by-sa-nc lizentziapeko programa, musika izan ezik. Hezkuntza helburua duen erabilera. Programako irudiaren jatorria: ElDiario.es
Etiketak:
Dulantziko Mitxoleta Libertarioak,
ezagutza zientifikoak,
jakintza,
jakintza herrikoiak,
unibertsitatea,
Zientzia,
zientziaren jabegabetzea
2014(e)ko irailaren 10(a), asteazkena
Hizkuntzaren Didaktika irakasgaiaren hasieran... gure iritziak trukatzen
Atzo (2014/09/9) hasi ginen Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan (UPV/EHU) hirugarren mailako ikasle talde batekin Hizkuntzaren Didaktika irakasgaian. Beno, benetan irakasgaia Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika da, baina, unibertsitatearen bitxikeriak, hizkuntza literaturatik bereiztuta ematen da... hori posible balitz bezala... baina tira, hizkuntza gorputz adierazpenetik, adierazpen plastikotik, ikus-entzunezkoetatik, gizarte, naturatik bereizita lantzen da, ez nintzateke harritu behar... jakinduria eremuka zatitzerik omen dago...
Kontua da aurten hezkuntzaren eta hizkuntzaren jabegabetzearen kontzeptura hurbildu nahi genukeela, partaidetza eta eraikitze kolektiboa ardatz hartuta, ikasleek nahi badute, noski... gaur-gaurkoz ez dakit nondik nora joango den irakasgaia, denon artean eraikiko baitugu... eta irakasgaiaren ikuspegi orokorrera hurbiltzeko, neronek nire ideiak botatzen hasi aurretik ikasleak nigandik defendatzeko tresnak izateko, lehenik nork bere pentsamenduak adierazteko jarduera bat garatu dugu.
Hamar adierazpen pentsatu nituen, hamarrak hizkuntzekin eta hizkuntzen didaktikarekin lotura dutenak, bost esaldiko bi zerrenda osatuta, eta ikasleek adierazi behar izan dute ea ados zeuden, desados ala iritzirik ez zuten egokitutako bost esaldiekin. Ondoren, taldeka eztabaidatu dute, taldekideak mugitzen joan dira iritziak kontrastatzeko eta gero, beste taldekideekin ideiak trukatu dituzte. Azkenean, denon artean hasi dugu debatea, bihar jarraituko duguna.
Hona hamar esaldiak, ea zer iruditzen zaizkizuen:
Talde osoa bildu zenean, eskolan transmititzen den jakintzaren estandarizazioaz aritu ginen gehienbat, eta horretan hizkuntza hautaketak, hizkerak, adierak duten zeresana. Nahi baduzu, zure iritzia eman dezakezu eta horrela ideia hauek lantzen lagunduko diguzu ;-)
Oh.: esaldiak eskuz idatzita egotea ez da kasualitatea... estandarizazioaren kontuekin dauka zerikusia... ;-)

![]() |
| Esaldiak, bi multzotan banaturik |
Hona hamar esaldiak, ea zer iruditzen zaizkizuen:
- Komeni da haurrek lehenbailehen ikastea irakurtzen, jakintza bereganatzeko.
- Eskolan gehienbat ahozko komunikazioa sustatu behar da, eta idatzizko komunikazioa askoz gutxiago.
- Saiatu behar dugu haurrek soilik euskaraz egin dezaten eskolan.
- Euskalkiak baino hobe da euskara batua irakastea eskolan.
- Hizkuntza ez da gainerako jakintza eta bizi esparruetatik bereizi behar.
- Hurrenkera edo sekuentzia didaktikoek mugatu egiten dute haurren partaidetza eta sormena.
- Partaidetza bide ona da komunikazioa garatzeko.
- Komunikazioa garatzen lagundu behar dugu partaidetza sustatzeko.
- Hizkuntzaren egiturak pentsamenduaren egitura baldintzatzen du.
- Hizkuntzaren lanketaren bitartez, irakasleok pentsamendu eta botere egiturak transmititzen ditugu.
Talde osoa bildu zenean, eskolan transmititzen den jakintzaren estandarizazioaz aritu ginen gehienbat, eta horretan hizkuntza hautaketak, hizkerak, adierak duten zeresana. Nahi baduzu, zure iritzia eman dezakezu eta horrela ideia hauek lantzen lagunduko diguzu ;-)
Oh.: esaldiak eskuz idatzita egotea ez da kasualitatea... estandarizazioaren kontuekin dauka zerikusia... ;-)
Etiketak:
estandarizazioa,
euskalkiak,
euskara batua,
eztabaida,
hezkuntza,
hizkuntza,
Hizkuntzaren Didaktika,
hizkuntzaren jabegabetzea,
jabegabetzea,
jakintza
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)