Dulantziko Mitxoleta Libertarioen 13. saio honetan, Volapük
argitaletxearekin argitaratu dugun liburu-tetralogia aurkeztu ondoren,
"Educación sin propiedad" liburuaren zertzelada batzuk emango ditu
Ainhoa Ezeiza esatariak.
Liburu honekin, eguneroko bizitzaren autogestioari lotutako
liburu-bilduma amaitutzat eman dugu.
Liburu hauek Volapük
argitaletxearekin egin ditugu eta orokorrean, bildumako liburu guztietan
mintzagai hauek izan ditugu: eguneroko bizitzaren autogestio
kolektiboa, Boterea, kolektiboki eraikitzeko erak, elkarren arteko
laguntza, horizontaltasuna... Liburuak kolektiboak dira, leku eta inguru
desberdineko jendearen idatziak bildu ditugu, mundu berri bat
eraikitzeko lagungarriak izan daitezkeen pentsatzeak/sentitzeak/egiteak
jasotzeko asmotan, kasu guztietan harreman-moduak edukiak baino
garrantzitsuagoak izan dira...
Hauek dira liburuetako izenburuak eta informazio gehiago biltzeko estekak:
"EDUCACIÓN SIN PROPIEDAD. Con escuela y sin escuela, nunca nos dejan
hacer lo que queremos, y el Poder es su ley" liburuaren amaierarekin,
beste fase bat itxiko dugu, zeinetan materialak biltzen, idazten, egin
ditugun eta gustatu zaizkigun gauzak jasotzen eta jendearekin
eztabaidatzen aritu garen, Iberiar Penintsulan, Kanarietan,
Ameriketan... topatu dugun jendearekin kolektiboki eraikitzen. Hemendik
aurrera, gehiago ariko gara jendearekin eta jendearengandik lan egiten
beren eguneroko espazio eta denboretan (
AL(T)ZA proiektuan, esaterako) eta UNILCO-espacio nómada unibertsitate librearekin batera formakzioa garatzen.
Esan digute oso izenburu bitxia, xelebrea hautatu dugula liburu
honetarako, halako iruzkinek berriz ere adierazten dute noraino gauzkan
Jabetzak harrapatuta, "nirea" defendatzeko obsesioa, edozer eta edonor
"niganatzeko" desira, bizitzako eremu guztietan, hezkuntzan ere bai.
Berez, uste dugu ezin dela eratu gizartea eraldatuko duen inolako
hezkuntzarik ez bazaio Jabetzaren gaiari benetan heltzen. Beste pertsona
batzuen bizitza kontrolatzeko eta kontrolaturik bizitzeko joera hori
apurtu behar dugu, eta horretarako modu asko dago, ahots asko,
kantuan...
AURKIBIDEA
Zaguán. Emiliano URTEAGA
PREÁMBULO
A modo de prólogo: Pedagogía del revés. Isabel ESCUDERO
Educaciones y complejidad. Ainhoa EZEIZA y Javier ENCINA
Consenso/disenso: de la certeza a la duda. Javier ENCINA y Ainhoa EZEIZA
Oralidad y Escritura. Javier ENCINA y Ainhoa EZEIZA
AMBULANDO
La recreación del lazo social: la revolución de nuestros días. Raúl ZIBECHI
Educaciones centrífugas. Javier ENCINA y Ainhoa EZEIZA
Desescolarizar a la sociedad. La educación hace lo contrario de lo que dice. Braulio M.E. HORNEDO
«¡Forjad, forjad escuelas, malditos!» (Contra la industria de la Educación Alternativa). Pedro GARCÍA OLIVO
La pedagogía libertaria como elección política. Ani PÉREZ RUEDA
Niños libres para construir una sociedad libre. Una arenga contra la Educación. Jesús GARCÍA BLANCA
El biopoder del mundo adulto en la construcción de los discursos de la
infancia sobre la escuela y el profesorado. Siu LAY-LISBOA y Manuel
MONTAÑÉS
Clases sociales, pedagogías y Reforma educativa. Julia VARELA y Fernando ÁLVAREZ-URÍA
Las posibilidades de la autogestión en la enseñanza pública. Francisco José CUEVAS NOA
Nuevos modos de leer. Jesús MARTÍN-BARBERO
¿Máquinas o personas? (Preguntas con respuesta, a debate). Antonio VIDAL
Una ciudad caótica: construyendo espacios para la convivencia, la
escucha, la solidaridad, el apoyo y la actitud política alternativa.
Adrián Alejandro MORALES
Deporte, educación, ideología, poder y globalización. Eloy ALTUVE
NOMADEANDO
Otras formas de aprendizaje desde la Educación Popular y la Innovación Ciudadana. Sandra Viviana SÁNCHEZ
El horizonte utópico de una educación común. Construir en colectivo los
espacios de confianza y relación. Emiliano URTEAGA y Julieta SANTOS
Simulacros: trabajando la esperanza de lo imposible en la Universidad del País Vasco. Ainhoa EZEIZA y Javier ENCINA
Del coraje a la esperanza: La lucha por la universidad de los pueblos del sur (UNISUR). Sinaí RIVERA MARTÍNEZ
Breve ensayo sobre la Escuela Libre Paideia. Adrián SOTO
Raíces y Flores: una experiencia de educación libre y autoaprendizaje
conectada con la niñez, la familia y la naturaleza. Jorge RUIZ MORALES y
Estefanía TEBAN GÓMEZ
Escuela, guerra y resistencia. Diarios desde dos instituciones
educativas en el Departamento del Cauca. Maestros EDUCACIÓN DESDE LA
DIVERSIDAD
Cómo ser madre y no morir bajo el peso de los ladrillos de la escuela.
Ainhoa EZEIZA, Carmen PÉREZ ARAUJO, Estefanía ZARDOYA, y otras
EPIÁMBULO
Me enseñó a ser árbol (Elegía). Pedro GARCÍA OLIVO
La lengua, señores... Agustín GARCÍA CALVO
Un matrimonio feliz. Emilia NEGRETE
Cultura Libre y Educación. Crítica al adoctrinamiento en el modelo
hegemónico de Propiedad Intelectual. Noelia CÁMERON NÚÑEZ y Antonio
DELGADO BAENA.
Elogio del analfabeto. Hans Magnus ENSENZBERGER
Participando con y desde la gente. Algo más que una introducción. Javier ENCINA, Mª Ángeles ÁVILA y otr@s
Liburuan zehar, askotariko ikuspegiak eskaintzen dira, disentsuan lan
egiten lagunduko digutenak. Zenbait testuk beste testu batzuen kokapen
antagonikoa badute ere, liburu honetan elkartu eta solasean jarri dira
eta zeharka irakurriz, egileek eurek irudikatuko ez lituzketen sinpatia
eta enpatia ugari topatzen dira, identitatetik identifikazioetarantz
jotzeko bidea eraikiz.
Hezkuntzaren inguruko debate bat proposatzen da, ikuspegi
antiautoritariotik abiatuz. Egile eta esperientzia desberdinetan honako
kontzeptuak mahaigaineratzen dira: deseskolatzea, gizartearen ezagutza,
jakintza komunitarioak, pedagogia libertarioa, hezkuntza alternatiboaren
industriaren aurka, irakaskuntza publikoan autogestiorako dauden
aukerak, hezkuntza herrikoia, hezkuntza librea, autoikaskuntza, amak
eskolan, transmisio herrikoi eta belaunaldiartekoa, helduen bioboterea,
maila sozialak eta pedagogiak, eskola zentrifugoak, kirola eta
hezkuntza, eta abar.
Hemen daude deskargatzeko aurkibidea, ataria eta liburuaren azal osoa:
Javier Encina, Ainhoa Ezeiza eta Emiliano Urteaga (koord.) (2018).
Educación sin propiedad. Guadalajara: Volapük.
https://drive.google.com/open?id=1e3bzd1z3I4h6v9l9mkg_B-B0sBL1EdjM
Alegría Libertaria Irratian ere, irratsaio bat argitaratu dugu gaztelaniaz liburuari buruz, besteak beste:
https://alegrialibertaria.org/wp/educacion-sin-propiedad/
Liburua dagoeneko salgai dago (salneurria: 18 euro) eta zure
liburu-dendan eska dezakezu edo argitaletxera idatziz:
volapukediciones@gmail.com edo geuri eskatuz:
ilusionistasozialak@gmail.com
Nahi izanez gero, gurekin jar zaitezkete harremanetan, liburuari buruzko aurkezpen-tailer-debateren bat antolatzeko.
IRRATSAIOAREN KREDITUAK
Sintonia: Mitxoleta - Eneritz Furyak (Eneritz Furyak, 2017)
https://youtu.be/z-l61G-8-oYBlokeen arteko musika:
"Jon Braun" - Makala Jazz Funk Band (Bakarrik eta libre, Imanol Urbietari omenaldia, 2013)
https://youtu.be/auihZ4WnN_o"Sorginak" - La Basu (Gerra, 2019)
https://youtu.be/mgBXx55P1i4CC-by-sa-nc lizentziapeko programa, musika izan ezik. Hezkuntza helburua duen erabilera.