2015(e)ko otsaila 19, osteguna

Jabe-gabetzearen zutabeak

Jabe-gabetzea boterea beherago daudenenganantz uztea besterik ez da, boterea erabiltzeari uko egitea, gizarte eta natura ingurunearekin harmonian, eraikitze kolektiboa erraztuko duena. Botere uzte hori bizitzaren edozein esparrutan izan daiteke (familia harremanetan, lagunartean, lanean, elkartasunean...), banakoarena izan daiteke (ni aita/ama/seme/alaba... gisa, ni adiskide gisa, ni nagusi gisa, ni irakasle gisa, mediku, funtzionario, aktibista gisa...), kolektiboa izan daiteke (EZLNk 2000 urtean bideratu zuena, mugimendu politiko bihurtu zenean, alegia, gudalostearen boterea utziz Chiapaseko herriek euren oraina eta geroa kolektiboki eraikitzea errazteko: Mundu Berria).


Jabe-gabetzea hobeto ulertzeko, elkarren orekan dauden zortzi zutabetan oinarrituta irudikatu beharko genuke (eta beharbada oreka ezegonkorrean prozesuan zehar...):


1.- Zaintzak

Zaintzak praktika-multzo bat dira talde edo mugimenduaren beharrei erantzuteko asebetetzaileak identifikatu eta elkarrekin eraikitzea errazten dutenak.

Zaintzak lantzeko, honako testuinguru eta bizipen hauek hartu behar ditugu kontuan: interesik eza eta axolagabekeria/zaintza aurkaritza; beharrak eta asebetetzeko erak: asebetetzaileak; pobrezia-erak; emakume zein gizonek duten femeninoak duen balioa nabarmentzea; zaintza integrala ingurune sozial eta naturalean ulertuta eta kontsumoarekin aurkaritzan.

2.- Askatasuna

Mundua modu ikusezinean eraldatzen ari diren mugimenduen askatasuna ez da kontsentsuak eragiteko askatasuna, disentsuaren askatasuna baizik (eramana sentitzearen izua eta depresioa apurtzen duena). Ikusezin bihurtu behar dugu, printzipio etiko bihurtutako elkar ulertzean oinarritzen den disentsuaren askatasuna zabaldu, dibertsitate soziala eta naturala da mundu hau eraldatzeko beharrezkoa den aberaste kolektiboa errazten duena. Gaur bertan bizitzen hasi nahi dugun Mundu Berri hori askatuz...

Askatasuna lantzeko, honako kontzeptu eta bizipen hauek hartu behar ditugu kontuan: kontsentsu/disentsu dualtasuna, jabetza pribatua; bio-boterea; mundu berria askatzea; komunaren gaia; Ikuskizuna eta Boterea; izatea versus eraikitze kolektiboa; egotea eta ulerkortasunaren etika.

3.- Eraikitze Kolektiboa

Ez gara izaki isolatuak, besteekin harremanetan bizi gara eta etengabe ari gara gure egoteko era eta gure ideiak aldatze, edo ideia berriak eraikitzen ditugu harremanetan gaudelako etengabe.

Eraikitze kolektiboa lantzeko, ondorengo kontzeptuak eta bizipenak hartu behar ditugu kontuan: hezkuntza bankarioa versus hezkuntza kritiko-dialogikoa; kontsumoaren gizartea; esperientziaren bitartekaritza, gu-aren apelazioa; partekatzea eta ez direla existitzen a prioriak.

4.- Konfiantza

Konfiantza pentsatu, sentitu eta egitearena da eta erabaki bat da: irekitasuna izatea kolektiboki eraikitzen hasteko. Konfiantza ikastea erraztuko digun irekitasun horren araberakoa da, bestearen beharra izatea posible egingo duena, lehiakortasunera bultzatzen gaituen gizartearen aurrean.

Konfiantza lantzeko, honako kontzeptu eta bizipen hauek hartu behar ditugu kontuan: rolen segurtasuna apurtzea: Gizona, Emakumea eta Haurra; antsietatea eta zalantzaren koloka; harremana versus zeregina; sormena sustatzea; elkar ulertzea; bizikidetasuna; ez banantzea sentitzea, egitea eta pentsatzea; sentitze, egite eta pentsatzeen transferentzia.

5.- Elkarren beharra eta autonomia

Iraganarekiko zein orainarekiko izan daiteke. Elkarren beharraren bidea da laguntzarik behar ez izatera eta autonomiara garamatzana, antagonistatzat hartzen diren horien helburura. Zutabe hau, elkarren beharra eta autonomia, zero une batez ernaltzen da, zeinetan gure taldean bertan egon den eraikitze kolektiboa, lehen unean jakintzak eskaintzen dira eta hortik transferentziak eta egoeraren araberako lidergoak sortzen dira.

Bigarren unean taldeen arteko eraikitze kolektiboa gertatzen da, hirugarren unean alde batetik elkarren arteko beharra indartzen da eta bestetik, behar hori desegiten doa autonomia sortzearekin batera. Talde horretan edo taldeen artean dauden dinamiken arabera, laugarren unean garrantzitsuagoa izango da elkarren arteko beharra eraikitzen segitzea, edo gauza berriak sortzea autonomiatik abiatuta (kurubil sortzaile horretan elkarren arteko behar berriak sortuz beste talde batzuekin edo talde ber-berekin espazio eta denbora desberdinetan).

Elkarren arteko beharra eta autonomia lantzeko, honako kontzeptu eta bizipen hauek hartu behar ditugu kontuan: elkarren arteko beharra versus norberekoikeria18; errepikapen sortzailea; harreman horizontalak; egoeraren araberako lidergoak; egunerokotasuna eta ziurtasuna-ziurgabetasuna.

6.- Bizipoza

Ze ederki egongo litzatekeen zoriontasunean pentsatu beharko ez balitz!”. 
Aldous Huxley (1932), Un Mundo Feliz.

Bizipoza partekatzen den emozioa da, sentitze/pentsatze/egite egoera bat gizartea eraldatzerantz bultzatzen duena. Zentzumenak zabaltzen dituen egoera da, ulerkortasuna, partekatzea eta eraikitze kolektiboa errazten duena. Arau sozialetatik edo arau alternatiboetatik askatzen gaitu eta ondorioz, conduit-etik, eta horrela errazten du agertoki berriak sortzea...., konfiantzazkoak, jolas eta esperimentaziokoak, arauetara makurtzen ez direnak. Bizipozak zabaltzen du itxi gabe, conduit-a errazten duen itxitura hori irekitzen du, irekitzeko irekitzen da, disentsuak ezagutzeko eta euretatik abiatuta eraiki ahal izateko.

Bizipoza lantzeko, honako kontzeptu eta bizipen hauek hartu behar ditugu kontuan: zoriontasuna versus bizipoza; antolaketa herrikoia sustatzen du; barrea eta bere sustatzaileak: jan-edana, maitasuna-sexualitatea eta erakunde aurkako bortizkeria – berdinen gizartea. Badirudi izatea desitxuratzen duela eta egotea bere osotasunean eragiten duela.

7.- Desazkundea

Geure esperientziatik abiatuta, honela definituko genuke: balioak berrikustea partekatzearen etika berri batetik, inperfektu eta amaigabe sentitzetik, beste pertsona batzuekin egotea bera baliotsua dela ulertuta, ekoizpenak eta giza-harremanak balio aldaketara egokitzea, ekonomia herrikoien, ekonomia sozialen eta solidarioen balioa nabarmenduz, euren ingurune sozial eta naturalekin orekan, kolektiboki eraikitzeari balioa emanez, giza-harreman horizontal eta anbibalenteak sustatuz, aberastasuna eta ondare naturalerako sarbidea banatu, lekuan lekukoa eta komunitarioa oinarri duten bizimoduak sortuz, publiko (Estatua) / pribatu (Merkatua) dualitatea apurtuko dutenak, itxi gabe irekiz komunerantz, gure ingurune sozial eta naturalaren ondare den horretara, ekoizpenaren eta kontsumoaren inpaktua murriztu, beharren eta asebetetzaileen arteko desberdintasunetik abiatuta eta kolektiboki eraikiz gure beharrak asebetetzeko modua, giza-eskala naturaleko garapena lortzeko. Berrerabili eta bertziklatu, bai objektuak, gure kultura materiala aberasteko, bai pentsamenduak eta egiteak, gure kultura orokorra eta gure trebetasun sozialak aberastuz, gure ingurune sozial eta naturalarekiko sentimendu berriak sortuz.

Desazkundea lantzeko, honako kontzeptu eta bizipen hauek hartu behar ditugu kontuan: desazkundea versus Aurrerapena, Hazkundea, Kontsumismoa, Zoriontasuna. Baliabide komun eta naturalekiko jarrera predatzailea bertan behera utzi; Elkarrekikotasuna, berbanaketa, plangintza eta autarkia sustatzen du eta publizitateari, kredituari eta iraungitzeari aurre egiten dio.

8.- Itxaropena

Itxaropena desesperazioaren bihotzean bertan berpiztu da. Itxaropena ez da bizipozaren sinonimo. Benetako itxaropenak badaki ez dela ziurtasuna, baina badaki, Machado poetak esan zuen bezala, bidea ibiliz egiten dela, badaki metamorfoziaren bidezko salbazioa, nekez gertatzekoa bada ere, ez dela ezinezkoa. Posible denaren segurtasunetik ezinezkoetara garamatza, egunerokoa, gizarte-laboreak hautsi gabe.

Itxaropena lantzeko, honako kontzeptu eta bizipen hauek hartu behar ditugu kontuan: itxaropena versus itxaropen pasiboa eta sakrifiziozkoa; larritasunaren, desesperazioaren eta itxaropen gabeziaren kontrako kontzeptua da; amets egitera gonbidatzen gaitu eta ustekabekoaren eta ezinezkoaren agerpenerantz askatasunez irekitzera.

Gehiago irakurtzeko: http://ilusionismosocial.org/mod/resource/view.php?id=619



"El Desempoderamiento. Viviendo la construcción de un nuevo mundo sin poder",
Javier Encinak eta María Ángeles Ávila (2014) "Autogestión de la vida cotidiana" bildumaren barruan argitaratua. Sevilla (Andaluzia)

Material honek duen berezitasun bat da eztabaidarako abiapuntu bat dela, eta berez ideiak eta proposamenak biltzen ditu baina itxi gabe, eta horrela irakurleei aukera zabaltzen die euren posizioa hartzeko, ideiak modu askotan interpretatzeko, testuak berreraiki eta bersortzeko eta modu teorikoan lantzearekin batera, ideiak eguneroko bizipenekin erlazionatzeko. Alegia, material konplexua eta aldi berean, xumea.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina