Dulantziko Mitxoleta Libertarioen 14. saio honetan, Volapük argitaletxearekin argitaratu dugun "Educación sin propiedad" liburuko Pedro García Olivoren ataletako baten itzulpena irakurri dugu: Me enseñó a ser árbol, Nerea Odriozolak itzulia.
Me enseñó a ser árbol, zuhaitz izaten irakatsi zidan. Pedro García Olivo (Nerea Odriozolaren itzulpena)
Eskolak eragiten dituen kalteak espainiar estatuan eta beste leku batzuetan nabarmen salatu dituen pertsonetako bat da Pedro García Olivo. Salatzea, bere kasuan, ez da diskurtso bat, bere ideologiarekin bizimodu koherentea bilatu duen pertsona da, pertsona ausarta. Eskola alternatiboen aurka ere aritzen da, ardi-larruz jantzitako otsoak baino ez baitira, kasu gehienetan behintzat; eskola bera baieztatzen baitute, metodologia berrien izenean, erakunde elitistak eratuz kasu asko eta askotan, familia berezi batzuentzat soilik balio duten eskolak izanik.Ba Pedro García Olivoren artikulu bat ekarri nahi dizuet irratsaio honetara! Izan ere, “Educación sin propiedad” liburua Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko lehen mailan erabiltzen dugu, Lehen Hezkuntzako graduan, hau da, maisu-maistra izateko prestatzen ari diren ikasleekin, Komunikazio Gaitasunaren Garapena I deritzon irakasgaian. Liburuko artikuluak eta artikulu-zatiak eztabaidatzen ditugu, interpretatu, berregituratu eta berridatzi, eta horien artean, Pedrok idatzitako artikulu bat, oso berezia: “Me enseñó a ser árbol”.
Artikulua Nerea Odriozolak itzuli du eta klaseko lan gisa entregatu du, bere baimenez argitaratu dut hemen.
ME ENSEÑÓ A SER ÁRBOL (ELEGÍA)
Pedro GARCÍA OLIVO
Hilabete honetako 8. egunean ohiz kanpoko gizon batek utzi gintuen.
Sekula ez zidan esan zer egin behar nuen;
inoiz ez ninduen bultzatu inolako norabidean; inoiz ez zidan
bere munduko eta bizitzako ikuspegia sustatzeko sermoirik eman;
inoiz ez ninduen zigortu; inoiz ez ninduen saritu; inoiz ez
zuen nire enpeinutan laguntzeari eta bertan egoteari utzi,
zeinetan bere pentsamenduei aurre egiten zien baina ez bere
bihotzari.
Sozialismo errealera alde egin nuenean Europara,
lanik egin gabe bizitzen saiatzeko, berak, sekula ezerengandik
ihes egin ez zuen gizon langileak, autoa prestatzen eta
ekipajea parrilan egoki kokatzen irakatsi zidan.
Hezkuntza bertan behera utzi nuenean ahuntzain
izateko, berak, irakasleen eta hauen lanaren kontzeptu egokia
zuen. Ez zen guztia bertan behera utzi eta pobrezian
bizitzearen aldekoa. Baina, nire animalien ukuilua eraikitzen
lagundu zidan.
Kobazulo honetara joan nintzenean basapizti
baten pare bizitzeko, berak, niretzat etxe erosoago bat nahiago
izango zuen horrek, urte batean belarrak eta fruituak loretu
ez eta, ondorioz, asko argaltzen ari nintzenez, kaiola bat
oparitu zidan txoriak eta untxiak harrapatzeko. Era honetan,
egoera hartan nuen desnutrizioari aurre egiteko aukera izan
nuen.
Eta ni, esperientzia pertsonaletik abiatutako
pedagogiaren aurkari sentitzen nintzen honek, garrantzia ematen
nion nire hausnarketen dekantazioari, irakurketa zehatz batzuei.
Horregatik, gaur egun onartu beharra daukat, elegia honen
hasieran, nire maisu ezkutua, oharkabekoa, sakona, behin betikoa
eta gaindiezina, nire aita dela. Berak irakatsi zidan zuhaitz
izaten.
Paco
Antzinako ijito kantu batek dio ez dagoela
maitasunik amarena bezalakoa denik, ezta aita on batena bezalako
itzalik ere. Rom aita ez da Argia, Gidari, Eguzkia; baizik
eta itzala, itzal ona, denboraren eta lekuaren zorroztasunaren
aurkako babesa. Bere senar barik etxera heltzean, hil berri,
nire amak hauxe esan zuen: << Etxe hau itzal barik
gelditu da. Zein etxe itsusi eta txarra, jada ez dut
gogoko.>>. Betiko maitasuna…
pAco
Pikmin Swaggerek rap kontzertua eman zuenean
Albateran, bera bertan izan zen. Aitona bat zen, publikoko
pertsona zaharrena, ia ezin zena zutik mantendu.
Ez zuen musika
hura oso ondo ulertzen, eta zenbaitetan ez zitzaiola gustatzen
adierazten zuen. Baina bertara joan zen, izan ere bere biloba
Pikminek, abestu egiten zuen. Eta bera, zuhaitzen
jakinduriarekin, itzala ematera joan nahi izan zuen, bultzadatxo
bat, animoak ematera.
Ez dut inoiz eszena hori ahaztuko: Paco,
zutik, ixkin batean, oholtzaren eta bozgorailuen alboan,
irrikarekin bere bilobari begira, bere gauzak abesten zituen,
bere belarriek gustuko ez zituzten gauzak, marihuanari buruz ia
debozioz kantatzen zituen gauzak adibidez, eta hori berari
arinkeria iruditzen zitzaion; baina hala ere, arreta eta estimu
guztiaren aditzen zuen. Nik neire aitari begiratzen nion, eta
pentsatzen nuen: zuhaitza da, haritza da.
paCo
Une batzuetan elkar ikusteko desira sutsua
sentitzen dugu, eta ezin dugu, ozeano batek banantzen
gaituelako. Eta penatu egiten gara horregatik.
Hitzak idatzi egiten diren uneak daude eta
irakurtzean pasada txarrak jokatzen dizkigu, zeren eta hitz
soinutsua behar da, hitz gorpuztua, ahotik irteten dena,
keinuetan eta begiradetan bilduta dagoena, eta belarrira osorik
heltzen dena. Inkomunikazio partzial horren ondorioak jasaten
ditugu, eta haize izoztuak gure arimatik jalgitzen diren
samurtasun izpiak erretzen ditu.
Batzuetan norbanakoaren exigentzia antzematen
dugu, norberak jardutekoa, baldintzapenik eta presiorik gabe,
bilatuak ez diren laguntzak erabili gabe, inoren iritzitik
urrun. Eta larritu egiten gaitu beste testigu baten presentziak,
nahiz eta beste hori maitagarri bat izan.
Zuhaitz bezala, nire beharra daukazunean
zugandik gertu egotea gustatuko litzaidake, soilik beharra
duzunerako. Itzal bat ematea, babesa, ihintza badago edo
eguzkiak gogor jotzen badu, eta ankerkeria horiek traba egiten
badizute. Baina ez naiz zure etxean azalduko, erremedio gabe
ikusi ez nazazun eta egunero egon ez gaitezen. Zuhaitza bezala,
nire hazkuntzarako baliabideak ditudan lekuetan haziko naiz,
zugandik gertu, zure inguruan.
<<Aske izateko, ez daukagu zertan baimena
eskatu>>, esan zuten zapatistek eta joan egin ziren,
besterik gabe, Gobernu Okerrekotik. Zuhaitz izateko, desira
izatea nahikoa da, horixe diñotzut. Eta ni izango naiz,
otsailetik, zuhaitz zure hiriko bazter batean. Bertan egongo
naiz hemen nagoen bezala, zure hitz idatzien irismenean; baina
bertan izango naiz hemen egon ezin dudan bezala, zure
ahozkotasun eta gorpuztasun irismenean. Behar bezainbestetan
izango nauzu, eta ni gabe egongo zara behar ez nauzuean.
Horregaitik, bihotz, ez dizut baimena eskatzen
denboraldi bat zure herrialdean bizitzeko: zure auzunean biziko
naiz, hori baita nire izateak gehien miresten duena, gorputzak
eskatzen didana. Zuhaitz, bertan haziko naiz; itzala emango
dizut, behar duzunean eta gertu bazaude.
Zuretzat zuhaitz izan nahi dut, eta zuhaitz izaten neure aitak irakatsi zidan.
paCo
García Olivo, Pedro (2018), Nerea Odriozolak 2019ko azaroan euskararatua.
Nerea Odriozolaren iruzkina:
Testu hau ziur nago hainbat eratan interpretatu daitekeela. Nik era baten ulertzen dut.
Sarritan ama izatearen garrantzia goraipatzen
da, aitarena alde batera utziz; testu honek aitak duen
garrantzia ikusarazi nahi du, testuan aipatzen den
mutikoarengatik egiten dituen ekintzak aipatuz. Ekintza hauek
benetan hunkigarriak iruditzen zaizkit, politak.
Aita honek ez dio esaten zer egin behar
duen, guraso askok egiten duten bezala. Berak nahi dituen
gauzak egiten uzten dio, hau konfunditu dadin eta bere
konklusioak atera ditzan. Aita honek bide horretan laguntzen
dio, behar duen sostengua emanez.
Metafora bezala ulertzen dut zuhaitz
kontzeptua, eta aita honek bere semeari esan nahi dio beti
egongo dela bere alboan, nahiz eta fisikoki ez izan. Pertsonak
ez dira gure bizitzetatik joaten, ahazten ez baditugu.
Honatx jatorrizko artikulua:
García Olivo, Pedro (2018). Me enseñó a ser árbol (elegía). In J. Encina, A. Ezeiza eta Emiliano Urteaga (koord.), Educación sin propiedad (455-458). Guadalajara: Volapük. Deskargatzeko: https://ilusionismosocial.org/mod/resource/view.php?id=1034
Artikuluaren lokuzioarekin batera entzundako musika Red Hot Chili Peppers taldearen “Snow” izan da, Nerea Odriozolaren iradokizuna.
KREDITUAK
Artikuluaren itzulpena: Nerea Odriozola
Esataria: Ainhoa Ezeiza
Sintonia: Mitxoleta - Eneritz Furyak (Eneritz Furyak, 2017)
https://youtu.be/z-l61G-8-oY
Blokeen arteko musika: "Snow" - Red Hot Chili Peppers (Stadium Arcadium)
https://youtu.be/ifXalt3MJtM
CC-by-sa-nc lizentziapeko programa, musika izan ezik. Hezkuntza helburua duen erabilera.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina