Dagoeneko sortuta dugu Alegría Libertaria irratia, Alegría-Dulantzi izena baliatuz. Gure ustez, borrokan ere, alaitasuna funtsezkoa da, bestela bizitza badoakigu eta ez diogu ikuspegi judu-kristauari heldu nahi: "Sufri dezagun orain, gozatuko dugu heriotza datorkigunean, Paradisuan". Aukeran, eta ateak izanik gehiago, nahiago dugu eguneroko bizitzako autogestio kolektiborantz alaitasunez jotzea.
Irrati honen testuinguruan, euskarazko irratsaioa sortu dugu: Dulantziko Mitxoleta Libertarioak. Zergatik mitxoletak? Hemengo lur-eremuetan ibilita ez da beharrezkoa izango galderari erantzutea; mitxoletak, bai loreak eta bai pinpilinpauxak, ugariak dira eta libre bizi dira. Bai mitxoleta basaloreak eta bai mitxoleta-tximeletak libre izateko jaioak dira... Baina hobe da lehen saioa entzutea, bertan azaltzen dira hainbat gai: agroekologia, anarkobeganismoa, bizimodu osasuntsua, oinez ibiltzea bizimodu gisa...
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina