2018(e)ko azaroaren 22(a), osteguna

Eraso sexista EHUn: irratsaioa

2018ko martxoaren 8an, eraso sexista bat gertatu zen Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako Campusean: Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakasle gizonezko batek bi ikasle emakumezko iraindu eta makilez jo zituen, Leioako Ikasle Feministek salatu bezala. Euskal Herriko Unibertsitateko Errektoretzak eraso hau gertatu izana onartu du eta irakaslea hilabete batez zigortu du, lanera joan ezinik.

Dulantziko Mitxoleta Libertarioen irratsaio honetan, albiste hau azaltzeaz gain, hartutako erabakia zalantzan jarri dut, botere-harreman argian gertatutako erasoa izanik bestelako neurriak hartu beharko liratekeelako. Irakasleak hiru botere-mota ditu metatuak: gizonezkoa, irakaslea eta medikuntza eremuko kargu eta harreman-sareak edukitzea. Horrek esan nahi du ikasle erasotuek eta prozesu honetan laguntzen ari diren bestelako ikasleek askotariko errepresaliak jasan ditzaketela.

Onartezina da irakasle batek ikasleak makilez jo ostean, fakultatean inolako damurik adierazi gabe ibiltzea, erasorik gertatu izan ez balitz bezala. Baina kezkagarriagoa da zer egingo duen, zigorra jaso eta gero, fakultatera itzultzen denean.

Neurri zorrotzagoak hartu beharko liratekeela uste dut.


ALBISTEAZ GEHIAGO JAKITEKO:

HAIKA Leioako Ikasle Feministak https://twitter.com/HainkaLif
BERRIA: https://www.berria.eus/paperekoa/1834/009/001/2018-11-14/eraso_batengatik_ehuk_irakasle_bat_kenduko_du_postutik_hilabetez.htm
ARGIA: https://www.argia.eus/albistea/eraso-matxisten-aurrean-ehuk-erasotuak-babesten-ez-dituela-salatu-du-hainka-taldeak

KREDITUAK:

Sintonia: Mitxoleta - Eneritz Furyak
Denak ez du balio - Berri Txarrak
Mugak gugan daude - Beti Mugan
Hegaztientzat pausarri - Antton Valverde
CC-by-sa-nc lizentziapeko programa, musika izan ezik. Hezkuntza helburua duen erabilera.